Gure bi egileek bide luzea egin dute feminismoaren munduan eta euskalgintzan ere bai. Ez da kasualitatea nola interpelatzen digun, emakumeak gutxituta daude, euskararen presentzia eta erabilera ere bai.
Nork hitz egiten du euskaraz? Nork ziurtatzen du bere transmisioa? Zein baldintzetan? Euskaldun eredugarriak maskulinitate normatiboa bete behar du? Botere harremanak gizon eta emakumeen artean sortzen badira gizarte erdaldun eta komunitate euskaldun artean ere sortzen dira?
Galdera sorta bat menderakuntza deseraikitzeko, eta dei bat feminismoa eta euskalgintzaren artean zubiak zabaltzeko; bat egiteko askatasunaren bidean.