Liburuetan murgilduta, udarako prest (Karrika 258)

Kaixo lagun!

Uda beteko Karrika honetan, Itsaso eta Haizea ekarri ditugu gure berripaperera. Elkarrizketa bana egin diegu, badutelako zer kontatu eta diotena entzutea merezi dutelako…

258. zenbakia, 2021eko Uztaila

Beti ere ez ahantzi Iruñeko Xabier karrika 4ean gaudela. Zaindu zaitezte eta zaindu ingurukoak!

Karrikiri Lan Taldea

Karrika Iruñerriko euskaldunengana heltzeko hedabidea da, elkartearen eta euskal komunitatearen berriak biltzen dituena. Hilero argitaratzen da eta milaka etxeetara bidaltzeaz gain, hainbat eskola, institutu, erakunde eta elkartetan ere banatzen da.

Zuk ere jaso nahi duzu? ➡️ https://www.karrikiri.eus/karrika-aldizkaria/

Hemeroteka atalean eskuragarri daude 1997etik aurrera argitaratutako Karrikak, hementxe:
https://www.karrikiri.eus/karrika-aldizkaria/hemeroteka/

Martxan berriro! (Karrika 247, uztaila)

Kaixo lagun!

Hona kurtso berezi honetako azken Karrika. Gaurkoa Uztailaren 7a, Sarri Sarri kanta eta hari lotutako gertakizunak gogora ekartzen digun eguna hain zuzen ere.

247. zenbakia, 2020ko uztaila

Gure zerbitzuak erabili edota euskarazko liburu/diska/bestelakoez gozatzeko pasa zaitezte Iruñeko Xabier karrika 4tik, kasu udako ordutegiarekin! Opor eta jai zoriontsuak izan ditzazuela!

Normaltasun berria delakora ohitzen goazen honetan, aste zaila hauetan modu batean edo bestean laguntza eta sostengua eman diguzuenei eskainia doa hilabete honetako gure Ekaineko alea:

246. zenbakia, 2020ko ekaina

Gure sareetako gunetan darraigu: TwitterInstagram eta Facebook eta gure webgunean.  Online salmenta ere eskuragarri duzu.

Dendaren ordutegiak ere zabaltzen goaz Xabier karrika 4ean. Ongi izan eta eutsi goiari!

Karrikiriko lagunak

Ezagutzen al duzu Karrika aldizkaria?

Karrikiri Iruñerriko euskaldunengana heltzeko hedabidea da, elkartearen eta euskal komunitatearen berriak biltzen dituena. Hilero argitaratzen da eta milaka etxeetara bidaltzeaz gain, hainbat eskola, institutu, erakunde eta elkartetan ere banatzen da.

Zuk ere jaso nahi duzu? ➡️ https://www.karrikiri.eus/karrika-aldizkaria/

Hemeroteka atalean eskuragarri daude 1997etik aurrera argitaratutako Karrikak, hementxe:
https://www.karrikiri.eus/karrika-aldizkaria/hemeroteka/

Osto eta Ale (Osto eta Ale)

Osto eta Ale (Osto eta Ale)

Osto eta Ale, alegia Alejandro Irizar eta Jon Ostolaza dira bikotea osatu dutenak.

50 urterekin hasi zen Alejandro dultzaina jotzen, Ostolazak berriz urteak daramatza soinu ttikia jotzen. Konbinaketa oso ohikoa ez bada ere gustagarria egiten da. Hasera batean arrotza suertatu daiteke, segituan ordea magia berezia hartzen du. Freskotasuna somatzen zaio soinuari, porrusalda, fandangoa eta arin arina, balts, pasodoble edota kunbia moduko doinu eta erritmo aski ezagunak lehen aldiz entzuten ariko baigina bezala.

Itziarko jaietan, txarangan jotzen ibilitakoak dira bi musikariak, handik sortutako ideia da biak elkartzearena. Urte hauetan errepertorio zabala osatu dute eta herritik kanpo ezagunak izatera ere iritsi dira.

Bi instrumentuen arteko konbinaketak harridura sortzen du hasera batean, halare diskoa aditu besterik ez dago emaitza bitxi bezain erakargarri hau maitatzeko.

Gaztelupeko Hotsak zigiluak babestutako lana izan da.

Hemen eskuragai.

Berandu baina garaiz (Ibil Bedi)

Berandu baina garaiz (Ibil Bedi)

Berandu baina garaiz datoz Ibil Bedikoak. Iturramako institutuan lagun egin eta handik denbora laburrera elkartu ziren musika egiteko asmoz.

Altxatu taldea sortu eta bertan kantari aritutako da Ibai Osinaga, hiru diska eman zituen proiektu hark.

Aurkeztu berri duten lana ordea arras ezberdina da, Pop doinuak jorratu dituzte oraingo honetan, nahiz eta Folk eta Rock erritmoak ere ageri diren haien kantuetan. Hitzak ere bestelako edukiak dituzte, pertsonalagoak dira, tonu intimoagoa dute kantuek. Ibai eta Ametsek sortutako olerkiak dira diskoa osatzen dutenak. Javier Larrañeta, Areta Senosiain, Amets Aranguren, Ibai Osinaga eta Eder Escalerak osatzen dute taldea.

Lan berria erakutsi, eta beharrezko diren aurkezpen lanak egin ondoren iragarri dute beraien lehen bira, EHZ musika jaialdian eta San Ferminetan ere aritzekoak dira besteak beste.

Talde iruindarra gogotsu etorri da, Ibil Bedi beraz Euskal Herriko txoko guzietan.

Hemen eskuragarri.