Zure pisuan lekurik ba al duzu?

Zure pisuan lekurik ba al duzu?

IMGP1111Dagoeneko Karrikirin eskaintzen dugun Pisukide zerbitzua ezagutuko duzu.

Helburua euskaldunen arteko harremana sustatzea eta hizkuntza komunitatea trinkotzea da. Zerbitzu honen bidez, harremanetan jartzen ditugu pisu konpartituetan gelak eskaintzen dituztenak (edo pisu osoak) eta ostatu eske etortzen direnak. Lagun horien guztien izenak datu base batean biltzen ditugu norbait guregana jotzen duenean haien berri emateko.

Une honetan pisu eskaintzen zerrenda osatzen ari gara. Pisukideak bilatzen ari baldin bazara webgunean duzun formularioa bete eta eskaeren zerrenda igorriko dizugu!!

Pisu bila dabiltzan euskaldunen kopuruaz oharturik, Karrikirik Pisukide zerbitzua  2002. urtean jarri zuen martxan. Orduz geroztik, etenik gabe eskaini dugu pisukide zerbitzua eta erabiltzaileen kopurua handituz doa.

Adi lagun!!
Datu basea eguneratuta izateko behar beharrezkoa da zure laguntza. Pisukideak aurkitu edo etxeko gela alokatzen baldin baduzu, jarri gurekin harremanetan zerbitzuan baja eman diezazugun. 2 hilabete pasa ondoren zure berririk jaso ez badugu gure zerrendatik kenduko zaitugu.