Zure pisuan lekurik ba al duzu?

Zure pisuan lekurik ba al duzu?

IMGP1111Dagoeneko Karrikirin eskaintzen dugun Pisukide zerbitzua ezagutuko duzu.

Helburua euskaldunen arteko harremana sustatzea eta hizkuntza komunitatea trinkotzea da. Zerbitzu honen bidez, harremanetan jartzen ditugu pisu konpartituetan gelak eskaintzen dituztenak (edo pisu osoak) eta ostatu eske etortzen direnak. Lagun horien guztien izenak datu base batean biltzen ditugu norbait guregana jotzen duenean haien berri emateko.

Une honetan pisu eskaintzen zerrenda osatzen ari gara. Pisukideak bilatzen ari baldin bazara webgunean duzun formularioa bete eta eskaeren zerrenda igorriko dizugu!!

Pisu bila dabiltzan euskaldunen kopuruaz oharturik, Karrikirik Pisukide zerbitzua  2002. urtean jarri zuen martxan. Orduz geroztik, etenik gabe eskaini dugu pisukide zerbitzua eta erabiltzaileen kopurua handituz doa.

Adi lagun!!
Datu basea eguneratuta izateko behar beharrezkoa da zure laguntza. Pisukideak aurkitu edo etxeko gela alokatzen baldin baduzu, jarri gurekin harremanetan zerbitzuan baja eman diezazugun. 2 hilabete pasa ondoren zure berririk jaso ez badugu gure zerrendatik kenduko zaitugu.

Lan poltsan izena eman nahi??

Lan poltsan izena eman nahi??

lan poltsa

 

Lan bila eta lana eskaintzen dutenen artean zubi lana egiteko asmoa duen zerbitzua da. Lagun horien guztien izenak datu basean bildu eta langile euskaldunen bila ari denari pasatzen zaizkio eskatzen den profilari erreparatu ondoren. Era berean, lan bila ari den lagunari dauden eskeintzen berri ematen zaio.

Lan bila baldin bazabiltza edo langile euskaldunik behar baduzu eta zure izena datu basean sartzea nahiko bazenu, eman zure datuak:

Udan ere gure zerbitzuak martxan izanen dira!

Udan ere gure zerbitzuak martxan izanen dira!

Uda gertu dugu eta hilabete hauetan zehar asko izanen zarete lan bila zabiltzatenak edo langile euskaldun bila ari zaretenak. Karrikirik aspaldian sortu zuen “Lan poltsa” zerbitzua,  lan bila ari direnen eta lana eskaintzen dutenen artean zubi bat eraikitzeko asmoarekin.

Eta horrela jarraitzen dugu! Orrialde honetako eskuin aldean “Zerbitzuak” atala ikusiko duzu eta bertan sakatuz lan poltsa aurkituko duzu. Azken pausua oso erraza da, sar itzazu zure datuak eta aurrera!!

Gainera, eskaintzen ditugun beste hainbat zerbitzu zure zain daude eta, zalantzarik izatekotan, pasa zaitez Xabier karrikako gure bulegotik.