Han ez banengo bezala (Slavenka Drakulic)

Han ez banengo bezala (Slavenka Drakulic)

Dagoeneko hogeita bost urte pasotxoak dira Jugoslaviako gerra amaitu zela. Europa berriro gerla zelai bilakatu zen, milaka eta milaka hilak, erabateko ankerkeria Europako zibilizazioaren pean. Gerla horretan berriro ikusi genituen emakumeak gerla botin bihurtuta. Zenbatezina da bortxaturik izan zirenak, gehienak Bosniakoak, musulmanak.

Narrazio honetan Slavenka Drakulic-k S izeneko emakumearen testigantza ekartzen digu. Fikzio hau ez da asmatutako historia bat, kontatzen dena zoritxarrez egia da. Historia ez da samurra, alderantziz, oso bortitza eta gordina da.

Emakumeen gorputza guda zelai, emakume gorputzaren suntsiketaren
bidez dator mendekua eta balizko garaipena.

Hemen eskuragarri.