Xabier Karrikako Karrikiri euskal dendak ateak itxita ditu oraindik, baina bulegoak martxan jarraitzen du zerbitzu guztiak eskainiz. Gurekin harremanetan jartzeko: bulegoa@karrikiri.eus.
Eta orain, ADI! Online bidezko salmenta martxan jarri dugu denda.karrikiri.eus webgunean.
Sartu eta ikusi euskal kulturaren eskaintza zabal eta oparoa. Eskaerak etxera bidaliko dizkizugu.
Hilabetean behin egiten dugun bilera, aurten, irekia egitea da gure asmoa, nahi duenari parte hartzeko aukera eskainiz.
Urte berriarekin batera, elkartearen inguruan dugun komunitatea indartu nahi dugu. Zertan gabiltzan kontatu eta iritzi eta iruzkinak entzuteko. Horregatik datorren otsailaren 5ean, 19etan, elkarteko bilera irekia izanen dugu. Denda itxi, baina ateak irekita izanen ditugu bazkide eta lagun guztiendako
Zuen interesekoak izanen delakoan, bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu
2. Euskaraldira eramango gaituen urte polita dugu aurretik. Ideia, amets eta gogo ugari dugu aurten ere, baina oraindik ere, #gehiago nahi ditugu, #gehiagotan partekatu nahi ditugu eta #gehiagorekin konspiratu nahi dugu. Iruñea euskaldunago egin nahi dutenen Topagunea izan nahi dugu. Elkarlanean, denon artean eginen dugu.
Proposamenik, ideia berririk, galderarik, iruzkinik baduzu, betiko tokian izanen gaituzu: bulegoa, denda eta topagunea den Xabier Karrika 4an, Iruñeko alde zaharrean, (Estafeta kalearen ondoan).
Guregana hurbiltzerik ez baduzu, harremanetarako baliabide hauek eskaintzen dizkizugu: emaila eta telefonoa: bulegoa@karrikiri.eus; 948 225 845.
ETXEAK ETA HILOBIAK (Bernardo Atxaga). Kasu lekuari: Plazaran! (Kale Nagusia 31) azaroak 27, 19etan. Mikel Bujanda arituko da aurkezle lanetan. Liburua aurkezpen lekuan bertan eskuratzeko aukera izanen da.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie PolitikaOnartu
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.