Istorioen zooa (Gianni Rodari)
Aurten, Gianni Rodariren jaiotzaren 100. urtemuga ospatzen ari da mundu osoan. Gianni Rodari irakaslea, pedagogoa eta idazle aski ezaguna da, baita Euskal Herrian ere, dagoeneko bere 10 liburu euskarara itzuli baitira. Euskaratu zaion azken liburua hauxe dugu, Istorioen Zooa. Riva Giacomo umetxoak bere lagunarekin, Rikardorekin, abentura bat bizi nahi du, eta horretarako hiriko zooan ezkutatzen dira, bertan gaua pasatzeko asmoz. Gautu bezain pronto, Jumbo elefantea ezagutuko dute eta, bere eskuetatik, edo hobeki esan, bere tronpa gidari izanik, hainbat animaliaren istorioetan murgilduko dira. Maite Mutuberriak iduri ederrak ipini dizkie istorioei, liburua askoz ere erakargarriago bilakatuz.

Hemen eskuragai.