Azken indioak (Gatibu)

Azken indioak (Gatibu)

AEBetako Texas estatuan grabatu zuten “Azken indioak” izeneko lana, Sonicranch estudioan hain zuzen ere. Santi Garcia ekoizle ezagunaren laguntza izan zuen Gernikako taldeak. Musikaren, kulturaren eta euskararen katebegitik sortu nahi izan dute lan berria, barneko hausnarketari kanpoko bagirada batez laguntzea izan da haien helburua.

Zortzigarren bilduma honetan, kantu indartsu eta energiaz beteak osatu dituzte. Alex Sardui abeslariaren ahotsak duen nortasunak erabat biltzen ditu kantuak. Azken hamasei urte hauetan haize berritzen eta konplexurik gabe estilo ezberdinak jorratzen aritutakoak dira Gatibukoak, nahiz eta oinarrian rock doinuek duten protagonismo osoa.

Euskal rockaren oholtzan erreferentziadun talde bezala duen arrakasta guztiz merezitakoa da.

Hemen eskuragai.