Irteera argiak (Eñaut Elorrieta)

Irteera argiak (Eñaut Elorrieta)

Irteera argiak (Eñaut Elorrieta)

2013 urtean “Deserriko kantak” lana argitaratzearekin batera aro berri baten hasiera etorri zen, bost urte beranduago karrikaratu zuen “Harian” izeneko lan dotorea. “Irteera argiak” jarri dio izena bere lan berriari, azken urte hauetan izandako garapen artistiko eta pertsonalaren emaitza.

Etenik gabe ikastea eta hobetzea izan du helburu Eñaut Elorrietak. Uxue Alberdi, Bernardo Atxaga, Jose Luis Otamendi eta Joseba Sarrionandia idazlearen hitzak aukeratu ditu lan berria osatzerako orduan. Estudioan berriz, ondoan izan dituen musikari bikainen lana eta eragina jasotzen saiatu da, besteak beste Ruben Caballero, Fernando Neira, Borja Barrueta eta Maite Larburu izan ditu lagun.

Barruko kezkak eta sentipenak naturaltasunez azaleratzen iaioa da Eñaut Elorrieta, gehiegizko apaindurarik behar ez duen musikaria.