Bihotz handiegia (Eider Rodriguez)

Bihotz handiegia (Eider Rodriguez)

Sei historia labur emakumeen psikologian murgiltzeko, sei historia sei emakume desberdinen larruan jartzeko. Historia hauek oso arruntak dira, bizitza bezala, baina bakoitzean aurkituko dugu motiboren bat gure barrura begiratzeko, bizitza bera apur bat gehixeago ulertzeko.

Diote literatura oro fikzioa dela, baina liburu honetan fikzioa errealitatez jantzirik dator, edo agian aldrebes da, errealitatea islatuta dago fikzioan. Eider Rodriguezek asmatu du historien tonuarekin eta historia bakoitzak duen giroarekin. Berak kontatzeko duen moduak sinesgarritasun handia ematen dio liburuari.

7 urte itxaron behar izan dugu Eider Rodriguezen ipuin sorta berriarekin gozatzeko, ea hurrengorako denbora gutxiago iragaten den.

Hemen eskuragai.