Maketoen iraultza (Doctor Deseo)

Maketoen iraultza (Doctor Deseo)

Maketoen iraultza - Doctor Deseo

«Hemen dago maketoen iraultza, odolak baditu milaka mintzo…» Doctor Deseo talde bilbotarraren lan berria kalean da duela zenbait hilabete. Diskoz disko orain arte euskaraz abestu dituzten kanta guziak bilduma bakarrean bildu ditu rock taldeak.

Kanta bakarra da espreski bilduma hontarako sortu dutena, Maketoen iraultza izenekoa, hain zuzen ere kantu sorta habian jartzen duena. 1995ean beren lehenkantua euskaraz argitaratu zutenetik hona sortutako beste hamabi kanta datoz gero.

Igor Ahedo soziologoa eta Josu Larrinaga antropologoaren testu bana darama CD- liburu formatuan argitaratutako lanak.

Udaberrian hasiko dira zuzeneko emanaldiak eskeintzen. Beraz, urteetan zehar pillatutako publiko fidelak izanen du non gozatu bere belarriak.

Hemen eskuragarri.