Zurekin Iruñea euskaldunago

Zurekin Iruñea euskaldunago

bazkidetzarako-2

Euskaratik eta euskaraz egiten jarraituko dugu Karrikiri euskaldunon topalekua izaten jarrai dezan. Nola?

Lan bila dabiltzanen eta lana eskaintzen dutenen artean zubi lana eginez;
Pisukide euskaldunak bilatzeko zerbitzua emanez;
– Euskarazko itzulpenak eta zuzenketak gauzatuz;
Merkataritzan euskarazko harremanak ahalbidetzen;
– Iruñerriko euskarazko agenda kulturalaren informazio puntua izaten, nahiz sare sozialak eta webgunearen bitartez,
– Euskal produktu kulturalen sustapena eta salmenta bultzatuz (online denda eta Xabier karrikako denda)

 

ZU+GU, elkarrekin, Iruñea euskaldunago

bazkidetzarako-3

Zurekin Iruñea euskaldunago

Zurekin Iruñea euskaldunago

bazkidetzarako-1

Zu+Gu= Iruñea euskaldunagoa

Azken 20 urte hauetan, Iruñean euskararen alde egindako lanak merezi izan du. Iruñean, geroz eta euskaldun eta euskaltzale gehiago gara, eta zurekin bat gehiago izango gara!

Zure ideiak eta proposamenak gauzatzera gurera hurbildu zaitez!

Karrikan… Zurekin bat gehiago!

Karrikan… Zurekin bat gehiago!

bazkide karrikan

 

Elkarrekin, ametsetan, Iruñean eta Karrikan zurekin bat gehiago izaten jarraitu nahi dugu:

Erabilerako aukerak eman: nahiz karrikan nahiz etxean, edo lagunartean, euskaldunon eta euskararen geroa hizkuntzaren erabilpenean oinarritzen dela jakinik, dugun egoera gutxiagotuari aurre egin nahi diogu informazioa zabalduz, koordinazioa erraztuz eta baliabideak eskainiz.

Iruñean… Zurekin bat gehiago!

Iruñean… Zurekin bat gehiago!

Iruñean

 

 

 Elkarrekin, ametsetan, Iruñean eta Karrikan zurekin bat gehiago izaten jarraitu nahi dugu:

Motibazioa piztu: euskaldunon bizi-gogoa ahalik eta gehien piztu eta sendotu. Iruñea hiriko euskaldunon arteko  harremanak ahalbidetu nahi ditugu.

KORO LOPEZ DE SABANDO “Karrikiriko lagun-bazkidea”

KORO LOPEZ DE SABANDO “Karrikiriko lagun-bazkidea”

KORO

 

 

 

Hasieratik eta betidanik lan egiteko prest dagoen Koro Lopez de Sabando elkarrizketatu dugu.  Lerro hauen bitartez bere energia transmititzea espero dugu.

Elkarrizketa zuen gustokoa izatea ere espero dugu! Guri izugarri gustatu zaigu eta.

Zein da zure historia pertsonala euskararekin?

Ni Etxarri-Aranatzekoa naiz, eta euskalduna etxetik. Aitak eta amak etxean euskaraz egiten zuten, eta herrian, nahiz eta frankismoa izan euskaraz aritzen ginen. Eskolan ez, eskolan dena gaztelaniaz izan zen.  Gero, 1970ean Lizarrara joan nintzen bizitzera. Etxarritik 50 kilometrora egon arren eremu erabat erdalduna zen. Pentsa, ni “La vasca” deitzen ninduten.  Bertan, Lizarrako ikastolako hastapenetan ibili nintzen. Hasiera batean 4-5 familia ziren eta guztira zazpi haur genituen. Orain 700 ikasle ditu! Hara noanean eta kalean euskara entzuten dudanean…ohore bat da niretzat.

Euskara etxetik jakin arren alfabetatu gabea nintzen, baina gramatika eta ortografia nire kabuz ikasi nituen. Gainera, Oñatibiak Loiolan irakasle izateko kurtsoetan hartu nuen parte.

Lehenengo semea eta ikastolan aritzea bateragarri izan zitzaidan, baina bigarrena jaiotakoan ez nintzen iristen. Ez nuen norekin utzi. Eta oso argi neukan euskaraz hezi nahi nituela. Orduan erabaki garrantzitsu bat hartu nuen. Senarrarekin hitz egin, soldata batekin moldatuko ginela ikusi eta etxekoandre bihurtu nintzen nire semeak euskaraz hezteko.

Gero Iruñera etorri ginen eta nik beti bilatu izan dut euskal giroa. Euskaraz bizi nahi nuen eta horregatik euskaraz egiteko aukera guztiak aprobetxatzen nituen. Euskalerria Irratian eta Karrikirin horregatik sartu nintzen ere. Dirua emateko, baina baita giro euskaldunean egoteko. Bizi osoan horren bila ibili naiz eta lortu dut.

Euskara ikasketak zure kabuz egin zenituen, baina aurrerago beste hizkuntza batzuk ikasi dituzu:

50 urte nuela, ingelesa ikasten hasi nintzen Iruñeko Hizkuntz Eskolan, poliki poliki mailak pasa nituen eta 5. maila arte egin nuen. Gero irakasle batek esan zidan gaztelania, euskara eta ingelesa jakinda alemana erraz hartuko nuela. Horrela izan zen, Hizkuntz Eskolan ere,  5. maila arte egin nuen. Iaz frantsesarekin hasi nintzen, tutik ere ez nekien, eta hurrengo mailara pasa naiz. Elebidunentzat errazagoa da hurrengo hizkuntzak ikastea. Nire kasua horren froga da.

Baina zure ahaleginak  eta buruak izango zuten eraginik hizkuntzak ikasterakoan…

Ez dakit. Nik uste dut, euskaldunok badugula zerbait berezia. Oso jende interesgarria dago gure artean. Hau harrotasunez esan behar da, baina harrokeriarik gabe.  Erdaldunen artean ere izango da jende interesgarririk, baina iruditzen zait guk badugula puntu gehigarri bat.

Karrikirik bazkidetza kanpaina hasi du, nork egin beharko luke bazkide zure ustez?

Ez dakit bada, euskararen aldeko kontzientzia duen edozein izan daiteke. Idealena litzateke alfabetatua izatea, kontzientziaduna, gaztea… Niri gustatuko litzaidake ikastoletan ikasi duten horiek hurbiltzea. Gu jada, zahartu gara, dinosaurio batzuk gara, lanerako prest segitzen dugu, baina uste dut alde batera egin behar dugula eta jende gazteari pasatzen utzi, ideia berriak eta haize freskoa ekar ditzaten. Eta guk gustura lagunduko diegu.

Irakurle fina zarela badakigu, gomendiorik egin nahi?

Zaila zait bat aukeratzen. Zaldiko Maldikon dagoen Irakurle taldekoa naiz, eta hor, ia hilabetero liburu bat irakurtzen dugu. Liburu asko irakurri ditugu eta ez dakit horietatik zein aukeratuko nukeen.  Iruñean egindako Pastoralaren ondoren Joxemiel Bidadorren “Hutseaniko hazkurria” poema bilduma erosi eta irakurtzen ari naiz eta oso polita iruditzen ari zait. Poesia oso gustoko dut. Hedoi Etxarteren Suzko Liliak asko gustatu zitzaidan, eta momentu batzuetan samurra ez bada ere, markatuta utzi ninduen. Noizean behin hartzen dut berriz irakurtzeko.  Aipatu nahiko nuke nire adiskide Goiatxo Elizagaraik, Aitor Aranaren laguntzarekin, esperantotik euskarara itzuli duen umeentzako liburua: “Non aurki genezake Jainkoa?galdetu zuen txerritxoak” Liburu oso ederra da, hiru erlijio nagusiei buruzko azalpen bat da. Iruñean Karrikirin bakarrik dago salgai. Ez da liburu erosoa gure hiriko pentsamendu itxiarentzat. Inoiz gertatu da, behin liburua erosi ondoren dendara itzuli izana, gurasoentzako gehiegi zelakoan. Polemikoa, baina ederra eta gomendagarria.