Basa (Miren Amuriza)

Basa (Miren Amuriza)

Miren Amuriza aspalditik letren munduan murgilduta dago, hitz jokoa den bertsolaritzan, haur literaturan, aldizkarietan eta berripaperetan. Orain beste pauso bat eman du eta Igartza saria beka irabazita nobela hau plazaratu du.

Alargundu zenean Sabinak baserriko ardura hartu zuen, landak landu, abereak zaindu, seme- alabak ongi hezi, eta hau guztiz gutxi izango bazen Henry senidea, Ameriketan artzaina ibilia, elbarriturik geratu zenetik zaintzaren erantzukizuna ere hartu zuen. Bizitza batzuetan zaila eta gogorra egiten zaigu, ezin eraman. Bizitza basa Sabinarena, beti aurrera atzera begiratu gabe, barruko erraiak lehertu arte.

Hemen eskuragarri.