Abereek erantzungo balute (Raitx)

Abereek erantzungo balute (Raitx)

Abereek erantzungo balute

Rakel Arenaza Acedo (Donostia, 1991) Raitx ezizenez ezaguna den kantaria da. Momentu oso pertsonaletan sortutako poemak musikatuz, kantu intimistak konposatzen ditu. Koban taldean kide dituen Esti Berazarekin (sintetizagailuak) eta Xaba Ramirezekin (gitarrak) batera taularatzen hasi zen 2019an, erritmo kutxa batekin lagunduta. Soinu analogiko zein elektronikoak nahastu dituzte estreineko diskoan. Egilearen lehen lanak “Abereek erantzungo balute” hartu du izena. Sei kantu bildu ditu bertan, bakardadea, elkar zaintza eta nork bere lekua topatzearen gaineko hitzak batu ditu lan berrian. Letrak eta ahotsak protagonismo osoa hartu dute, kantariak hala nahi izan du.

2019an grabatu zuten lana, Gaztain estudioan. Ekoizpen lana berriz kantariaren esku joan da, autoedizioa izan da beraz.