Nobela beltza Hilketa bat eta bikotearen ihesa. Horien atzetik, orpo-orpo New Yorkeko polizia nekaezin bat. Aurrera eta atzera egiten du historiak, erritmo bizia emanez eta irakurlea gatibatuz.
Haur literatura Zerua grisaren azpian herria elurtuta, dena zuria dago, isiltasunean, bakardadean. Neska batek eta mutiko batek topo egiten dute, biribil zuriaren gerla. Aurpegi alaiak. Hau poza!
Dagoeneko hogeita bost urte pasotxoak dira Jugoslaviako gerra amaitu zela. Europa berriro gerla zelai bilakatu zen, milaka eta milaka hilak, erabateko ankerkeria Europako zibilizazioaren pean. Gerla horretan berriro ikusi genituen emakumeak gerla botin bihurtuta. Zenbatezina da bortxaturik izan zirenak, gehienak Bosniakoak, musulmanak.
Narrazio honetan Slavenka Drakulic-k S izeneko emakumearen testigantza ekartzen digu. Fikzio hau ez da asmatutako historia bat, kontatzen dena zoritxarrez egia da. Historia ez da samurra, alderantziz, oso bortitza eta gordina da.
Emakumeen gorputza guda zelai, emakume gorputzaren suntsiketaren bidez dator mendekua eta balizko garaipena.
Uste genuen baino emakume gehiagok dihardu bertsolaritzan. Emakume ezezagunak, ikusgarritasuna ukatu zaion zerrenda luze bat. Egun normalizatua omen dago haien presentzia bertsolaritzaren munduan, ezin dugu ahaztu gaurko txapelduna Maialen Lujanbio dela, emakume bat.
Uxue Alberdik hamabost bertsolari elkarrizketatu du, ez teknikaz edo koplen kalitateaz mintzatzeko, baizik eta aztertzeko zer motako papera jokatzen duten emakumeak bertso- plazan, ea gizonen itzalean jarraitzen duten, ea bere ikusgarritasuna gizon publikoaren osagarri gisa ulertu behar dugun.
Feminismo ikuspuntutik saiakera hagitz interesgarria.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie PolitikaOnartu
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.