Liburu aurkezpenak azaroan: Unai Elorriaga (26) eta Bernardo Atxaga (27)

Liburu aurkezpenak azaroan: Unai Elorriaga (26) eta Bernardo Atxaga (27)

Bi liburu aurkezpenen berri eman nahi dizuegu oraingoan: Unai Elorriagaren Iturria, azaroaren 26an eta Bernardo Atxagaren Etxeak eta hilobiak azaroaren 27an. Idazleak haien eleberriak aurkeztera hurbilduko zaizkigu. Gorde datak zuen agendetan. Liburuak dagoeneko eskuragai dituzue Xabier karrikako dendan eta baita Online dendan ere.

 

 

  • ETXEAK ETA HILOBIAK (Bernardo Atxaga). Kasu lekuari: Plazaran! (Kale Nagusia 31) azaroak 27, 19etan. Mikel Bujanda arituko da aurkezle lanetan.  Liburua aurkezpen lekuan bertan eskuratzeko aukera izanen da.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Harria (Iñaki Palacios)

Harria (Iñaki Palacios)

“Harrobiko harri hotz eta geldotik datoz entzuten ditugun kolpeak. Harri zulatzaileak dira, zeinak, konturatu gabe, kantu batzuek lehen notak jotzen ari diren gero dantza bilakatzeko.” Hala dio Iñaki Palacios txistulariak bultzatutako “Harria” izeneko lanaren aurkezpen orriak.

Iñaki Perurenak sortutako olerkiak, Mulixka Dantza taldearen koreografiak, txalaparta, soinu txikia eta txistua izanen ditu ardatz lan berriak.

Elkarlan eta uztarketa honek emandako emaitza ederra da. Hamar kantuk osatzen dute lana eta espektakulua izanen denaren aurkezpen modura argitaratu dute.

Argazki ederrez ornitutako liburuxka dotorea da. Iñaki Palacios txistulariaren bigarren lana da, musikari geldi eziña eta ikerketa lanean buru belarri dabilen musikari arabarra.

Harria proiektua, plazaz plaza ikusteko aukera izanen dugu datozen hilabeteetan.

Hemen eskuragarri.

Basa (Miren Amuriza)

Basa (Miren Amuriza)

Miren Amuriza aspalditik letren munduan murgilduta dago, hitz jokoa den bertsolaritzan, haur literaturan, aldizkarietan eta berripaperetan. Orain beste pauso bat eman du eta Igartza saria beka irabazita nobela hau plazaratu du.

Alargundu zenean Sabinak baserriko ardura hartu zuen, landak landu, abereak zaindu, seme- alabak ongi hezi, eta hau guztiz gutxi izango bazen Henry senidea, Ameriketan artzaina ibilia, elbarriturik geratu zenetik zaintzaren erantzukizuna ere hartu zuen. Bizitza batzuetan zaila eta gogorra egiten zaigu, ezin eraman. Bizitza basa Sabinarena, beti aurrera atzera begiratu gabe, barruko erraiak lehertu arte.

Hemen eskuragarri.

Zer barkaturik ez (Alberto Ladron Arana)

Zer barkaturik ez (Alberto Ladron Arana)

Polizia eleberria
Ladron Aranaren ohiko osagaiak ditugu eleberri honetan, gertaera aldrebesak, maitasuna, traizioa … eta ukraniar narkotrafikatzaile bat, naziak, juduak, neska andaluziarra, foru polizia, eta batez ere misterioa.

Hemen eskuragai.