Liburu batzuk irakurtzen ditugunean, zapore mingotsa uzten digute gorputzean. Sail horretan kokatu beharko genuke nobela hau. Historia basatia, gordina, ankerra da.

Iparraldeko militanteekin osatutako komando ibiltariaren bizitza kontatzen digu Itxaro Bordak. Bizi modu arrunta daramaten pertsonak dira, sozialismoak eta Euskal Herria independiente baten ametsak eraman ditu armak hartzera. Ekintza militarrak eta hauek ekartzen dituzten ondorio latzak, hilak, elbarrituak, biktimak eta sufrimendua. Biktima batek bere buruari galdetzen dio “Zergatik gorrotatzen gaituzte?”.

Itxaro Bordak dio literaturak ez duela ezer konpontzen. Agian balioko du gure iragan hurbila hobeki ulertzeko?

Hemen eskuragai.