Karrikiri elkarteko Jon Bujandak jaso du oroigarria elkartearen izenean, eta nabarmendu du Karrikirik “Iruñea euskalduna eta Euskal Herri euskalduna” dituela amets eta horretarako lan egiten duela. “27 urteko ibilbidea du elkarteak eta ni hemen nago elkartearen bigarren belaunaldiaren ordezkari gisa; hemen gaude aurretik beste batzuk lan egin dutelako, eta batez ere bi lagun aipatu nahiko nituzke Juan Luis Etxaburu Ondarru eta Belen Juanikorena. Mila esker urte hauetan guztietan egin duzuen lanagatik; omenaldi hau zuentzako da”. |