Karrikiri Euskal Dendak lanaldi erdiko lanpostua eskaintzen du
2020/02/11 | Elkartea
Gure eskaintza:
- Lanaldi erdiko lanpostua. Astelehenetik ostiralera, arratsaldez (17:00etatik 20:00etara) eta larunbatetan, goizez (10:30etik 14:00etara). •
- 2 hilabeteko proba eta gero, luzerako kontratua.
- Hasiera data: ahal dela, otsailaren azkeneko astean. Gizarte Segurantzan alta, soldata 14 ordainketatan eta dagozkion oporrak.
- Lanpostua Karrikiri euskal dendan aritzeko da. Bertan eskaintzen ditugun produktuak: liburuak, diskak, jostailuak, kaleko arropa, euskal jantziak…
- Lan talde batean lanean aritzea
Bilatzen dugun profila:
- Euskal produktuak ongi ezagutzea edota ikasteko grina izatea, batez ere, liburuak eta diskak.
- Euskaraz aise eta ongi aritzea, ahoz eta idatziz
- Jendearekin egotea gustukoa izatea eta jarrera proaktiboarekin lan egitea.
- Lanerako konpromisoa izatea luzera begira.
- Karrikiriko proiektuarekin bat egitea eta proiektuan sinistea.
Lanposturako baloratuko da:
- Karrikiriko proiektua ezagutzea eta proiektuan sinistea
- Euskal kultura ezagutzea
- Harremanetarako, komunikaziorako eta kudeaketarako gaitasuna izatea
- Gestiorako gaitasuna izatea
- Taldean lan egiteko gaitasuna izatea
- Luzera begirako konpromisoa izatea
Interesatua baldin bazaude eta gurekin lan egitera etorri nahi baduzu bidali zure CVa bulegoa@karrikiri.eus
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika Onartu Privacy & Cookies Policy