Erakusketak
MO Erakusketa Didaktikoa Elizondoko Liburutegian paratu genuen
🔻BADATOZ, BADATOZ🔻
🔻BADATOZ, BADATOZ‼
Erosi hemen https://denda.karrikiri.eus/sf-arropa/
Ipuingarria izango da
Atzo IV. liburuaren festari hasiera eman genion!
Eta zeinen POLITA izan zen, ikus bideoa! Agertzen al zara irudietan? Aurten ere IPUINGARRIA IZANGO DA!
Gaur IV.Ipuinaren festari hasiera eman diogu. Ipuingarria izango da!
Sanduzelai Ikastetxe Publikoa egon da gurekin Amaia Elizagoien ipuin kontalaria entzuten eta Dom Campistrom ekin tailerretan. Ipuingarria izan da!
4. Ipuingarria izango da 2024
Zuk ere gora begira pasa duzu uda? Zein ederra den momentuan momentukoa bizitzen dugunean! Orain udazkena dator ate joka, beti bezain zoro, beti bezain goxo, beti bezain ipuingarria. Guk bidaia barruan eginen dugu, barrutik eta barrurako. Hitzetik bihotzetara eta...
Liburu aurkezpenak
🌟 Atzo Fernando Rey gurean izan genuen IRAKURKETAREN ALDEKO MANIFESTUA liburua aurkezten.
Uxue Razquinek gidatu zuen solasaldia eta zoragarria izan zen Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi🌠
Atzo Iban Zaldua gurean izanen genuen BOTERE HANDI BATEK komikia aurkezten.
Santi Leonek gidatu zuen solasaldia eta zoragarria izan zen Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi
Aurreko astean gurean izan genuen Aezkoako Euskara Hiztegia liburuaren aurkezpena.
Zerika euskara elkartekideak Bittor Aroskoa eta Edurne Vidador (egileak) egon ziren gurekin. Xamarrek gidatu zuen solasaldia, eta zoragarria izan zen! Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi! 🌠
Haur eta gazte literatura
⚡️Aurreko astean Ane Labaka (Idazlea) eta Raquel Samitier (Ilustratzailea) etorri ziren gure elkartera MUR MUR liburua aurkeztera.
✨Solasaldi interesgarri eta bisuala eskaini ziguten 🫶Esker mila, bai eta etorri ziren guziei ere.
Atzo Miren Amuriza (idazlea) eta Malen Amenabar (ilustratzailea) gurean izanen genituen ANASTASINI ZIRKUA liburua aurkezten.
Solasaldia zoragarria izan zen. Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi
Atzo PLEIBAK saioan, literaturaren eta bertsolaritzaren arteko uztarketa ezin hobeaz gozatu genuen.
Miren Amurizaren nobelaren pasarte hautatuen irakurketa musikatuak eta bat-bateko bertsoaldiak tartekatu ziren : testuetan oinarritutako gaiak landuz batzuetan, eta aktualitateko gaiei buruz hausnartuz besteetan. Musikak, bertsoek eta literaturak elkarrizketa berezi...
Maiatzaldia
Linguae Vasconum Primitiae liburuaren eta hari lotutako CDaren aurkezpena izan zen aurreko ostiralean Koldo Azkonaren eskutik, Danserie Ensemble musika taldearen partaidetzarekin.
Saio horretan, Bernart Etxeparen obra esanguratsu hau ikusteko aukera izan genuen Zaldiko Elkartean, musikaren eta literaturaren arteko uztarketa berezi baten bidez. Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi!
🎬 Aurreko ostegunean, azaroak 14, Negu Hurbilak filma ikusteko aukera izan genuen Iruñeko Hizkuntz Eskolan -n.
🌟Solasaldi ederra izan genuen @ekain.albite eta @mikel_ibarguren zuzendariekin eta Ritxi Lizartza ekoizlearekin. Esker mila gerturatu zineten guztioi!🤗
✨Ostiralean OIHENARTEZ, ALLANDE OIHENARTEN POESIA MUSIKATUA ETA KANTATUA izan genuen Karrikirin bertan.
Zoragarria izan zen Bibi (Pantxis Bidart & M. Gadou) entzutea Eskerrik asko bihotzez bertaratu zineten guztioi.💫