Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Olatu arteko txalupa arraroa (Ines Osinaga eta Joseba Sarrionandia)

2022/05/10 • 19:00

10€
Olatu arteko txalupa arraroa

Ikuskizun musikatua eta poesia errezitaldia.

Bidaia luzeko kantuak dira hauek, edo, hobeto esanda, kantuak dira bidaia.
Duela ia hamar urte Joseba Sarrionandiak Habanan sortu zituen dozena bat
testu, Atlantikoa zeharkatu eta Euskal Herrira heldu zirenak eskuz esku,
konplizez konplize, sekretu bat konpartitzen dutenen artean sortzen den
zirrara hori lagun. Amaia Apaolaza zegoen artean, bere hutsunea utzi zuen.
Testuok gure eskuetara iritsi ziren eta guk kantu egin genituen. Habanan jaio
eta Euskal Herrian hazi ziren kantuok tabako, ardo ta kanelaz.
Orain, urteak pasa direla, eta gauzak aldatu direla, kamarada, idazle izoztua
Euskal Herrian da, eta, kantuok hartu ditugu berriro esku artean.
Nola litzateke kontua letra eta kantua hurbiltzean?
Zein da testu bakoitzaren atzean dagoen historia?
Zer pasatu zitzaion katuari?
Zer du Anak gogoan?
Non daude banku atrakatzaileak?
Baduzue sekretu handi eta marabillosoaren berri?
Nortzuk gara normalak, nortzuk gara anormalak?
Zer pasatu da Belengo portalean?
Non dago gure askatasuna?
Zer da bizitza, zer da maitasuna, zer da heriotza?
Norena da errua?
Ikusten da porturik?
Ez dugu ikusten, baina imajinatzen dugu. Imajinatzen dugu eta haruntz goaz
arraunean.
Ez dakit non amaituko dugun. Badakit bidean zalantzak sortuko direla, dena
argi ikusiko dugula batzuetan eta ilun bestetan. Enbatak eta erauntsiak
izango dira, baina porturik ikusten ez denean ere imajinatzen jarraitzea da
erronka.
itsaso da bide bakarra

Xehetasunak

Data:
2022/05/10
Ordua:
19:00
Prezioa:
10€

Antolatzailea

Karrikiri Iruñeko Euskaldunon Elkartea
Phone
+34948225845
Email
bulegoa@karrikiri.eus
View Antolatzailea Website

Egoitza

Laba