- ekitaldia hau amaitu da.
Anariren kontzertua Baluarten

Baluarteko Ganbera Aretoak Anari abeslari eta musikalearen kontzertua hartuko du heldu den maiatzaren 7an, larunbatarekin, arratsaldeko 20:00etan hasita. Euskal musikaren eszenako ahots pertsonaletakoa, 1996. urtean bere izena zeraman Anari diskoa kaleratu zuen eta, geroztik, Habiak, Zebra, Irla Izan, Zure aurrekari penalak, Epilogo bat eta Orain entzungo duzun hau diskoak grabatu ditu. Bere lanean entzun daitezke, besteak beste, hasieratik berarengan eragin sakona izan duten, Nick Cave, Leonard Cohen edo Pj Harvey bezalako artisten oihartzunak; maistraki lotu dituenak euskal tradizioko Mikel Laboa edo Ruper Ordorika bezalako ahotsekin. 2018an “Adarra Saria” jaso zuen, bere ibilbidearen errekonozimenduaren adibide. Sarrerak 15 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko txartel-leihatilan eta www.baluarte.com web-orrian.