Gibelsolasa Joseba Sarrionandiak idatzi du. Azala Alain Urrutia margolariarena da. Bi aurkezpen atondu ditugu:
Liburu aurkezpenaren ostean ardo apur bat hartzeko aukera izanen dugu.
Austerlitz izeneko gaztearen istorioa ezagutuko dugu, identitatea ostu diotena, jatorririk oroitzen ez duena, eta bere ahotik jasoko berauek hamarkada luzez berreskuratzeko bidea.
Austerlitzen irakurketa erabateko murgiltzea da, ez ito. Liburua eskuratu, oparitu, liburutegian maileguan hartu edo gure poltsiko ttikietatik ostu. Baina faborez, irakurri. Joseba Sarrionandiak gibelsolasean ongi adierazten duen bezala, ezin esan diren gauzen inguruan hobe mintzatzen baita artea (literaturaren forman kasu honetan) eta ez datu hotzak.
Liburu hau hizkuntza berri batera itzultzea festa bat da beti. Oso zaila baita itzulpena. Are gehiago dugu ospatzeko, Idoia Santamaría Urkaregik lortu duena ikusita. Azala atontzeko Alain Urrutia izan dugu lagun. Ez du aurkezpenik behar, bere trazu finak adierazten du dena.