- ekitaldia hau amaitu da.
50 urte 11 istorio liburuaren aurkezpena

“…Izan nadin ongi hezitakoa. Eta aurkez dezadan neure burua lehenik eta behin. Arturo Campion euskaltegia nauzue. Iruindarra. 1972. urtean sortua, arestian esan bezala. Euskal Herriko euskaltegirik zaharrenetakoa naiz, zaharrena ez banaiz. Baina urte dezente ditudan arren, osasuntsu nabil eta etorkizun oparoa ikusten diot neure buruari…”
50 urte bete berri ditu Arturo Campion euskaltegiak. 50 urte Iruñerria euskalduntzen eta gure hizkuntza eta kultura zabaltzen. Tamalez, oztopo franko izan dugu beti gure hiri buruzagi maitean, haatik, beti egin izan diegu aurre, eta hemen gaude 50 gehiago egiteko prest.
Liburu batean ez dago jasotzerik etxe honetan jazotako guztiak; barreak, negarrak, pozak, haserreak… Istorio horiek guztiak irudikatzen saiatu nahi izan dugu, eta, horretarako, Iruñerriko eta euskaltegiaren orbitan ibilitako egile talde aparta izan dugu bidelagun, irakasle ohiak, ikasleak, Iruñeko euskalgintzan gurekin dantzan ibilitakoak, euskaltegiaren lagunak… 11 istorioz osatutako ipuin-bilduma egin dugu, bakoitza bere ikuspegitik, bakoitza bere begiradarekin, baina guztiek euskara eta euskaltegia ardatz. Eskuartean duzun hau ez da ohiko liburua, eskuartean duzun hau euskaltegiaren historia da. 50 urteotan bizi izan ditugun hamaika istorio horietako gutxi batzuk, hori baino ez. Zuek segi euskaraz bizitzen, guk istorioak marrazten segituko dugu.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|