Noiz?
Azaroak 30, igandea, eguerdiko 13.00etan
Non?
Iruñeko Udal plazan. Eguraldi txarrarekin Mañuetako frontoira mugituko gara.
Zer?
Ekitaldi xume bat izango da:
– Julio Sotoren letrekin egindako soka-dantza abestia kantatuko dugu
– Aitor Etxarteren eskutik manifestua irakurriko da. Euskal Herriko horrelako ekitaldietan irakurriko dena.
– Dugunako dantzariek agur dantza eskainiko dute
– Kalejiran Zaldiko Maldikora joango gara, salda beroa eta ardoa (edo nahi duzuena) hartzera.
Zer egin?
Etorri eta ongi pasa.
Euskal Herria mailan, auzoz auzo, herriz herri euskaltzaleok ekitaldiak prestatzen ari gara, ikus http://www.365egun.eu/, parte hartu argazkiak bidaltzen edota materiala zabaltzen. Igandera arte!!