Karrikirin webgune berria estreinatzen dugu!! www.karrikiri.eus domeinu berriarekin gatoz: kurtso hasiera berria, domeinu berria eta webgune berria.

.eus

 

Webgune berrian Euskal Agendak leku berezia du, gure zerbitzuak argi eta garbi agertzen dira (informazio gunea, lan poltsa zerbitzua, pisukide zerbitzua…), Karrikiritik bideratzen ditugun eta beste erakundeekin batera bideratzen ditugun jarduerak eta euren azalpenak aurkezten dizkizuegu. Karrika berri papera, komikiak eta hemeroteka aurki dezakezu. Gainera, Euskal denda, online denda eta denda mugikorraren inguruan informazioa luzatzen dizuegu. Guzti hau edozein mugikor edo tabletera egokitzen den diseinu dotore eta garbi batekin.

.eus doeminuaren logoa

.eus doeminuaren logoa

.eus domeinuaren helburua euskara eta euskal kultura sustatzea da. Domeinu honi iaz emandanko onarpenarekin, euskararen herriari nazioarteko aitortza egiten zaio eta Interneten euskara beste hizkuntzen maila berean kokatzen da. .eus domeinua erabiltzen duten webguneek euskarazko eduki esanguratsu bat izan behar dute edo webgunearen edukiak euskal kulturaz aritu behar du, ‘kultura’ bere adierarik zabalenean ulertuta.

Beraz zeren zain zaude? .eus-en gaude, kuxkuxeatu!!