Eskerrik asko, bihotzez

Atzo Liburu Eguna ospatu genuen, eta eguna berezi bihurtu zen zuen laguntzari esker. Esker aunitz gerturatu zineten guztioi, eta bereziki gure Karri-lagunei: bertan egon zineten egunean zehar, aholkuak ematen, salmentak kudeatzen eta giroa alaitzen.

Pozgarria da ikustea geroz eta gehiago animatzen zaretela gurekin postuan egotera. Urteak pasa ahala, gero eta indartsuagoa da Karrikiriren komunitatea, eta hori zuen laguntzari esker da. Elkarrekin, urtetik urtera hobetzen ari gara.

Eskerrik asko berriz ere, zuen konfiantzagatik, denbora eskaintzeagatik eta gurekin ospatzeagatik.