Bi urteko atsedenaldiaren ondoren hemen da Bi Bala taldearen hirugarren diskoa. «Arazo modernoak» izena jarri diote haien hirugarren lanari. Aurreko lanetan («Wasabi», 2014; eta Gure Eroyak, 2015), erakutsitako ildoari jarraitu badiote ere azken honetan doinu indartsuagoak topatu ditugu. Abestien letrak ere zorrotzagoak dira, bertsolaritzaren mundua gertutik ezagutzen du taldekide zenbaitek eta horrek ere eragina izan du kantuak osatzerako orduan.

Julen Goikoetxea (bateria) Xabier Etxeberria (baxua), Iñaki Gurrutxaga (gitarra eta ahotsa) eta Aitzol Barandiara (ahotsa) dira «Bi bala» proiektua biribildu duten musikariak. Bertso-rock estilo deigarriaren erreferente da taldea.

«Arazo modernoak» lana, umoretsu eta gupidarik gabe dator eta inor gutxi salbatuko da astinaldi on bat jasotzetik.

Hemen eskuragai.