Iruñerriko talde gazte honen lehen proiektua da “Paradisua”.
Koronabirusa dela eta, martxoan egin behar zuten diskoaren aurkezpena bertan behera geratu zen, baina jada entzungai dago osorik plataformetan. Luar, Mikel, Jokin, Iranzu eta Asierrek osatzen dute indarrez beterik datorren taldea.
Nahiz eta beraien musikari “rock”aren etiketa jarri dioten, estilo anitzetako arrastoak entzun daitezke beren abestietan. Akordeoiaren melodiak, freskotasun handia ematen dio taldearen soinuari.
“Lekukoa” abestiaren bideoklipa Iruñeko Plaza de la Cruz ikastetxean grabatu zuten, Beñat Goia eta Haira Ariztegiren zuzendaritzapean.
Gainera, “Ahotsak altxatzen” kantuaren koruak grabatzeko, Josu Ervitiren “Drum Groove Studios” estudioan 20 gazte inguruz osaturiko abesbatza sartzea lortu zuten, emaitza itzela lortuz. “Zeru zati hau bereganatzen saiatu denak orain oihuka dio: esta tierra no es de nadie!” esaten du diskoari izena eman dion abestiak.
Euskaraldiaren 2. edizioa 15 eguneko ariketa izango da aurten, baina halako tamainako ekimen kolektibo batek aurretik lan itzela dauka, dena ongi ateratzeko sukalde lan handia egin behar da. Zeregin horietan dabil Irati Ornat, Iruñerriko herri eta auzoetan, harekin mintzatu gara eta hemen bildu ditugu esandakoak.
Zein da zure historia pertsonala euskararekin?
Nire bizitzari errepaso bat ematen badiot, euskararen presentzia edozein unetan topatu dezaket, beti egon da moduren batean zein bestean. Txikitatik hasita, ikasketa prozesu osoan zehar jarraituta, baita lan munduan ere euskara nirekin egon da. Orain arte izandako lan esperientziak euskaraz eta euskararako izan dira; haur txikiekin hezitzaile moduan ibili naiz gehien bat eta bertan euskaraz ongi pasatzea zen helburu nagusiena, hortaz euskara bera zen ardatz. Ausartuko nintzateke esatera nire bizitzaren historia soilik euskararekin batera ulertu daitekeela.
Nola bizi izan zenuen 2018ko Euskaraldia?
2018ko euskaraldia beste herritar askok bezala bizi izan nuela esango nuke; poztasunez eta batez ere kuriositatez. Ordura arte egindako ariketa bereziena zela sentitzen nuen. Euskal Herri osoan zehar une horretan ni bezalako milaka herritar ni egiten ari nintzen ariketa bera egiten… izugarria zen ideia! Primeran oroitzen dut ariketa abiatu zen lehenengo eguna, berezia bezain polita zen ikustea herrian hainbeste lagunek Ahobizi eta Belarriprest txapa jantzita zeramatela ikustea.
Gainontzeko egunetan, egoera politak izan nituen modu berean farregarria bilakatu zen ikustea nola egun batean bati ahazten zitzaion txapa eta bestean besteari, ala nola neguko garai horietan beroki, jertse eta txaketa azpian geratzen zitzaigun txapa. Hala ere, lagunartean euskaraldiak euskaraz eta euskarari buruz hitz egiteko aukera zabaldu zigun eta konturatu ginen txapa baino txipa zela gakoa. Txapa jantzi bai, baina buruko txipa aldatu ere bai.
Eta oraingoa, nola ari zara bizitzen?
Oraingoa ezberdina izaten ari da, ilusioz bizitako ariketa horrek nolako sukaldeko lana dakarren ikusteko aukera izaten ari naizelako. Oso polita izaten ari da ikustea nola Iruñerriko herri zein auzoetan herri batzordeak jaiotzen ari diren eta martxa hartzen ari diren, horiek baitira herritarrengana heltzen direnak eta herri bakoitzean ariketa zabal honen xarma isladatzen dutenak. Ziur nago aurtengo edizioa ezberdin biziko dudala atzean dagoen lana inoiz baino hobeki eskertzeko aukera izango dudalako.
Zeintzuk dira aurtengo edizioaren elementu garrantzitsuenak?
Aurtengo edizioan, aurrekoan bezala, elementurik garrantzitsuenak Ahobizi eta Belarriprestak izango dira. Ahobiziak euskara ulertzen duten horiei euskaraz hitz egingo dietenak dira eta ezezagunei lehenengo hitza gutxienez euskaraz egingo dietenak, Belarriprestak ordea, euskara ulertzen duten horiei haiekin euskaraz egiteko gonbitea luzatuko dietenak eta ahal dutenean euskarari helduko dietenak izango dira. Bigarren edizio honetan hirugarren elementu berri bat agertuko zaigu garrantzitsua izango dena, Ariguneak ,alegia. Edozein motatako entitatek (erakunde publikoak, enpresak, kooperatibak, kultur zein kirol taldeak…) eremu antolatuak diren heinean, Euskaraldian parte hartzeko aukera izango dute, Ariguneak identifikatu beharko dituzte ondoren izena eman eta ariketan parte hartzeko.
Eman dezagun Karrika irakurleak aurtengo Euskaraldian parte hartu nahi duela, zer egin dezake?
Euskaraldian parte hartzeko modu ezberdinak daude. Bi baldintza bete beharko dira, 16 urte baino gehiago izatea eta behintzat euskara ulertzea. Ondoren, hartu dezaketen konpromisoa baloratu ostean Ahobizi edo Belarriprest rola aukeratu beharko lukete eta azkenik, Euskaraldia webgunean izena eman beharko lukete irailetik aurrera. Horretaz gain, entitate baten parte izanez gero, entitatean Euskaraldiaren inguruko informazioa zabaldu dezakete eta bertan Ariguneak identifikatzeko ariketa egin ostean, euskaraldia.eus webgunean izena eman. Azkenik, Euskaraldiaren lanketan parte hartu nahi izanez gero, herri eta auzoetako batzordeekin kontaktuan jartzeko aukera izango lukete.
Amaitzeko, gustuko duzun musika edo libururik gomendatu nahi?
Itxialdian zehar irakurtzeko tartea izan dugu hortaz, berrogeialdian zehar irakurritako “Trikua esnatu da. Euskaratik feminismora eta feminismotik euskarara” liburua gomendatuko nuke. Lorea Agirrek eta Idurre Eskisabelek bertan euskara eta feminismoaren lotura paregabea egiten dute.
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie PolitikaOnartu
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.