Live Intxaurrondo k.e. 13 x 2018 (Willis Drummond)

Live Intxaurrondo k.e. 13 x 2018 (Willis Drummond)

Baionakoek, haien ibilbide oparoan kaleratutako bost lanen errepasoa biltzen duen DVD eta CDa kaleratu berri dute, “Willis Drummond Live Intxaurrondo K.E. 2018” izena jarri diote Donostiako auzoan emandako kontzertuari.

Euskal Herriko musikaren panoraman den talderik errekonozituenetakoa eta erreferentzia bihurtutakoa da. Hirukoaren esanetan, publikoa eta taldearen arteko maitasuna isladatu nahi izan dute lan honen bitartez.

Pack formatuan aurkeztu dute, kaxa bakarrean eta diseinu eder batek apainduta ageri da.

2005 urtean hasitako lana aspaldian ari da bere fruitua ematen, ehundaka kontzertu eta bira eman dituzte europa osoan barna.

Berde koiztetxeak babestu du taldearen azken proiektua.

Hemen eskuragai.

Beste belaze batzuen gozoan (Eskean Kristo)

“Beste belaze batzuen gozoan” ibili dira azken boladan Eskean kristo taldekoak. Disko luzea osatu dute, disko luzeak egitea modan ez dagoen garaian.

Abestiak ere luzeak dira, eta jatorrian are luzeagoak egin omen zituzten taldekideen esanetan. Ekoizleen gomendioei kasurik egin gabe aurrera jarraitzea erabaki zuten.

Hamar kantu osatzeak aukerak ugaritzea errazten du, eta aberastasun eta aniztasun aldetik jolasteko tarte handia izan dute. Lehen aldiz sartu dituzte pop eta psikodelia doinuak, bossa nova tankera hartzen duen abesti bat ere bada bilduma berrian: “Gogó” kantua, xamurtasun handiz abestu du Francisek, Doctor Deseo taldeko abeslariak.

Rockero puristak izateari utzi eta koloreen paleta zabaltzea erabaki dute Eskean Kristo taldekoek, eta azken lan honek tinko eutsi dio norabide berriari.

Rockaren esentziari uko egin gabe beste belazeetan goxo sumatu ditugu bizkaitarrak.

KEZKO BOLA BATEK ITOAK BIRIKAK

KEZKO BOLA BATEK ITOAK BIRIKAK

Otsailaren 26an, Karrikirin, Miel A. Elustondoren Kezko Bola Batek Itoak Birikak aurkeztuko du Aitziber Zapiainek.

Zerk eraman zuen Helena Tiucalerat? Nor zer Amerika izeneko kubatarra? Zergatik elkartu ziren 3.546 arima bertzerik ez zuen Guatemalako herri txiki hartan? Eta Ñana, nor zen Ñana? Nolatan bukatuko zuten Ñanak eta Helenak Iruñean?

Zer galdu zitzaion Garbiñeri Dakotan, Pine Ridge lakoten erreserban? Zerk lotzen zuen Johnny Douglas Euskal Herriarekin?

Eta On Jaime? Zer darabilkio On Jaimeri buruan?

Gurutzatzen diren bideak eta gurutzatzen diren munduak. Latinoamerikatik Nafarroako geografia, bertzeak bertze, zeharkatzera eramanen gaituen istorioa da honakoa. Euskara, literatura, sikarioak, ustelkeria… giro beltzezko eleberri eder askoan.

-Amerika, zenbat balio du inoren biziak Tiucalen? -galdegin dio emakumeak.

Eta Baztanen?

www.txalaparta.eus