Lakuntza, Arrasate eta Bilbon du sorburua Anita Parker taldeak. Ane Martinez Pentatonix Folk taldean ibilitakoa da, Olatz Anduezak Skalariak taldean parte hartu zuen, Iñaki Bengoa eta Jon Zubiaga berriz Gose taldean aritutakoak dira. Elektroswing doinuak jorratzen ditu proiektuak, erritmo jostari eta dantzagarriak ez dira falta “Anita Parker” izeneko lanean.

Gose taldeak erabilitako laborategi bera aukeratu dute beraien azken lana borobiltzeko. Shot izeneko estudioan egin zituzten moldaketa guziak 2017ko uztail eta abuztu bitartean, ondoren Jonan Ordorikak hartu zuen masterizazio lanaren ardura.

Egunerokotasunarekin hautsi eta erabateko deskonexiora eramateko gaitasuna dute taldearen kantuek, dantzan jarri eta gorputza solte jartzera animatzen du Anita Parker taldearen lanak.

Hemen eskuragai.