ALBISTE GUZTIAK
🌟 Atzo Miren Agur Meabe (egilea) gurean izanen genuen AMORANTE FRANTSESA liburua aurkezten.
Inma Erreak gidatu zuen solasaldia eta zoragarria izan zen Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi🌠
⚡Atzo APURKINAK eta BADEN VERBOTEN liburuen aurkezpenak izan genituen Karrikirin.
✨Oihane Zuberoa Garmendia (Apurkinak liburuaren egilea) eta Iker Aranberri Sarasua (Baden verboten liburuaren egilea) egon ziren gurean eta guretzako plazer handia izan zen haien arteko solasaldia entzutea. 🫶Esker mila, etorri zineten guziei.
🌟 Asteazkenean Juan Luis Larraza (egilea) eta Peio Monteano (aurkezlea) gurean izan genituen LUIS L(E)IZARRAGA KAPITAINA liburua aurkezten.
Solasaldia zoragarria izan zen Esker berezienak @nabarralde Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi🌠
🌟 Asteartean Mirentxu Oteiza, Oihane Garmendia (unitate didaktikoaren egileak), Bernardo Atxaga eta Pello Varela (liburuaren egileak) Nafarroako liburutegian izan genituen MO Behi euskaldun baten memoriak liburuaren inguruko solasaldia eskeintzen.
Ederra eta interesgarria benetan. Gogoratu erakusketa larunbat honetan bukatzen dela, animatu! Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi
🌟 Atzo EGILE BERRIENDAKO LITERATUR LEHIAKETA 2024 liburua aurkezten, Iruñeko udalarekin batera elkarlanean.
Amaia Jaso, Ainara Tirapu, Aimar Araña, Xabier Ochagavía eta Amaia Elizagoien egileak izan genituen gurekin. Uxue Reyk gidatu zuen solasaldia eta zoragarria izan zen Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi🌠
🌟 Atzo Fernando Rey gurean izan genuen IRAKURKETAREN ALDEKO MANIFESTUA liburua aurkezten.
Uxue Razquinek gidatu zuen solasaldia eta zoragarria izan zen Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi🌠
Atzo liburuaren eguna izan zen eta Karrikiri bertan egon zen beste behin
Eskerrik asko, bihotzez Atzo Liburu Eguna ospatu genuen, eta eguna berezi bihurtu zen zuen laguntzari esker. Esker aunitz gerturatu zineten guztioi, eta bereziki gure Karri-lagunei: bertan egon zineten egunean zehar, aholkuak ematen, salmentak kudeatzen eta giroa...
⚡Aurreko astean ZER EGIN JON MIRANDEREKIN? mahai ingurua @EOIPIHEO -n Gorka Bereziartua , Katixa Dolhare -Zaldunbide, Amaia Elizalderekin eta Santi Leonék.
✨Plazer handia izan zen haien arteko solasaldia entzutea.Amaieran, galdera bat airean: gaur argitaratuko al lukete argitaletxeek Miranderen 'Haur besoetakoa'? 🫶Esker mila, etorri zineten guziei.
Aurreko astean ORHOITUZ. JON MIRANDEREN POEMAK zikloan Miel A. Elustondo gidari zela eta Ihitz Iriart errezitatzaile bezala izan genituen Karrikirin.
Zoragarria izan zen. Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi. @EOIPIHEO
💡Larunbat honetan #Astindu!Topaketen 2. saioa izan genuen Aritz Ibanezen eskutik.
Zoragarria da zuen korapiloa desegiten hastea hausnarketen bidez...artefakto indartsu bat txirikordatzen ari zarete💥 📝 Hurrengo saioa, datorren larunbatean, animatuko zara?