“Euli zitalari esker”

Karrikiri Iruñeko Euskaldunon Topagunea Xabier karrika, 4,Iruña,Nafarroa

Antolatzeileak :  Karrikiri + Susa + Iruñeko udala + nafar gobernua + eusko jaurlaritza. Hau ere jarri: “Euri zitalari esker” liburuaz eta Amaia Ezpeldoi detektibeaz solastuko dira. Horregatik bidaltzen dizkizut veste liburuen azalak, denak jartzerik bai? Nolabait antolatuta baino argi ikustea nahiko genuke "Euli zitalari esker” (hau deako azken liburua eta indarra behar du) Solastuko dira: Itxaro Borda, egilea Anne Garcia, aurkezlea

Doan

NBT21. Altsasun abiatuko da finalaurrekoen fasea, astelehenean

Iortia Kulturgunean Altsasu

Altsasun abiatuko da finalaurrekoen fasea, astelehenean Azaroaren 1arekin jokatuko da lehen finalaurrekoa, Sakanako herriko Iortia Kulturgunean. Saioko irabazleak zuzenean eskuratuko du txapelketako finalean egoteko txartela. Sarrerak salgai daude, www.bertsosarrerak.eus atarian. Finalaurrekoak igarota, dena dago prest 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako faseari hasiera emateko. Altsasun jokatuko da hiru finalaurrekoetan lehena, heldu den astelehenean, azaroak 1, jai eguna. Iortia Kulturgunean izango da saioa, arratsaldeko 17:30ean. Sei bertsolari ariko dira kantuan: Eneko Fernandez Maritxalar, Erika Lagoma Pombar, Xabat Illarregi Marzol, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Endika Legarra Nuin eta Oier Lakuntza Irigoien. Horiei guztiei gaiak jartzen Fernando Anbustegi Goñi ariko da. Nafarroako Bertsozale Elkarteak Altsasuko Udalaren laguntza izan du saioa antolatzeko. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Saioa irabazten duen bertsolariak zuzenean eskuratuko da azaroaren 28an Iruñean izango den finalerako txartela. Gainerakoek, finalaurreko guztiak bukatu arte itxaron beharko dute, sailkatzen ote diren jakiteko. Izan ere, Altsasukoaz gain, beste bi finalaurreko gehiago ere izango dira: azaroaren 6an Berriozarren eta azaroaren 14an Leitzan (azken horretarako sarrerak agortu dira). Finalaurrekoetan 18 bertsolari ariko dira kantari, eta horietatik zortzi sailkatuko dira finalera.

“ROLAN GARCES & Bandatze”, lan berriaren aurkezpena

Karrikiri Iruñeko Euskaldunon Topagunea Xabier karrika, 4,Iruña,Nafarroa

Datorren asteartean, Azaroaren 2an, eguerdiko 12:00etan eta Iruñeko KARRIKIRI KULTUR DENDAN  (alde zaharreko Xabier kalea, 4), “ROLAN GARCES & Bandatze”, lan berriaren aurkezpenera gonbidatu nahi zaituztegu.    

Doan

“Maiatz da bedatse Iruñean nola Baionan ere. Euskal kultura Iruñean, 40 urte”

BIL TXOKO elkartea Augustinoen karrikan,Baiona,France

Urteko Maiatzaldiaren bigarren solasaldia dugu Baionan. BAIONAN, azaroaren 3an, astezkenean aratsaldeko 6etan (18:00), BIL TXOKO elkartean, Augustinoen karrikan "Maiatz da bedatse Iruñean nola Baionan ere. Euskal kultura Iruñean, 40 urte" Maiatzean Iparraldeko literatur sorkuntzaz egin mintzaldiaren jarraipena izanen da Iñaki Azkona, Iruñean luzaz egonan den kultur arduradunaren hitzaldiarekin, Ongi etorri deneri eta jakinaraz zuen inguruan otoi.

Doan

Ipuingarria izango da. Osteguna

ESKOLEN GOIZA Kondestable Jauregian 1.Txanda Eskolentzat 10:00-10:30 Ipuin Kontaketa Tailerra 10:45-11:15 Ilustrazio tailerra 2. Txanda Eskolentzat 11:45 -12:15 Ipuin Kontaketa Tailerra 12:30-13:00 Ilustrazio tailerra   ARRATSALDEA Geltokin 17:00-18:30 ILARGIAN KULUNKANTARI Poegrama tailerra (6 hilebetetik 4 urte bitartean eta haurrek gurasoekin egon beharko dute) 18:30-19:30 Ipuin kontaketa familientzat IPUINGARRIA IZANGO DA. LIBURUAREN FESTA. AZAROAK 4, 5, 6 ETA 7. IRUÑEAN. https://www.youtube.com/watch?v=DJ53DvrRrVg

Doan