Egun osoa

Irauliren aldeko crowfundiga

Irauli, Hiri Buruzagia loratzen Gazteluko Plaza 4, Iruñea (Hiri Buruzagia)

Iruñeko Gazteluko Plazan euskara erdigunean jarriko duen irabazi asmorik gabeko elkarte berria, azpiegitura sozial irekia, hiriaren bihotzean familiei jarduera eta zerbitzu anitzak eskainiko dizkiena. https://www.itsulapikoa.eus/eu/proiektuak/irauli

DOINUELE 2026 AURKEZPENA

Nabarmenduak
Laba

Zer da Doinuele? Urtero hainbat ekimen egiten dira herrietan, euskara hutsezko liburu eta diskoak plazara ateratzeko eta jendartean ezagutzera emateko: azokak, egitarau bereziak, jardunaldiak... Horien arteko sarea da Doinuele, 2023an aurkeztu zena, indarrak batzeko eta elkarrekin ekimen bakoitzari oihartzun handiagoa emateko. 2026ko egutegiaren aurkezpen prentsaurreko berezian parte hartuko dute Doinuele sareko kide diren bederatzi ekimenen ordezkariek. Nazio mailako ekitaldia izango da, beraz. Formato berezian, Doinuelek aurtengo bere mezua plazaratuko du prentsaurreko honetan eta bederatzi ekimen hauetako 2026ko data zehatzak zein diren ezagutzera emango da.