
Atzo IV. liburuaren festari hasiera eman genion!
Eta zeinen POLITA izan zen, ikus bideoa!
Agertzen al zara irudietan?
Aurten ere IPUINGARRIA IZANGO DA!
Eta zeinen POLITA izan zen, ikus bideoa!
Agertzen al zara irudietan?
Aurten ere IPUINGARRIA IZANGO DA!
Sanduzelai Ikastetxe Publikoa egon da gurekin Amaia Elizagoien ipuin kontalaria entzuten eta Dom Campistrom ekin tailerretan.
Ipuingarria izan da!
Zuk ere gora begira pasa duzu uda? Zein ederra den momentuan momentukoa bizitzen dugunean! Orain udazkena dator ate joka, beti bezain zoro, beti bezain goxo, beti bezain ipuingarria. Guk bidaia barruan eginen dugu, barrutik eta barrurako. Hitzetik bihotzetara eta bihotzetatik herrira. Iruiñeako alde zaharrak badu zerbait, Karrikiriko denda edo Labaren berotasuna akaso, hainbertze sekretu eta istoriok pizten dutelako aldiro.
Aurten ere, Euskal Herri osotik hurbilduiko zaizkigu kontalari, ilustratzaile, idazle, musikari eta ipuinen konplizeak. Gure buruak marrazoak ozeanoan bezala ibiliko dira, libre eta gure gorputzak sardinak latan bezala, estu eta bero. Zuk ere bertan egon nahiko duzu seguru eta guk leku bat gordeko dizugu. Zuk agendan apuntatu: Azaroak 7, 8, 9 eta 10ean ipuinen aroa berriz ere abiatuko baita.
Eta bakaizue zer esaten den, 4,4,4 sardina bakalau! Bai lagunak, 4. Edizioa dugu, ez da gutxi eta zurekin askoz gehiago izanen dira!
Aurtengoa ere ipuingarria izango da!
🌈Behin batean, Iruñeko erdigunean @labasarea euskal gune batean, ipuinen munduan murgildu nahi zuten haur eta guraso talde bat…
Eskerrik asko bihotz-bihotzez egitasmo hau aurrera eramateko posible egin duzuen GUZTIOI, bolondres, langile, artistak…
#ipuingarriaizanda egitasmoa igandean bukatu zen baino ziur gaude hurrengo urtean ilusioz eta ametsez beteko dugula Iruñea berriz.🥰
Bengoak ipuinen amaieretan esaten zuen bezala: «Hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan, eta atera dadila Iruñeko xabier karrikako Karrikirin».💫
Ikusi aurtengo bideo laburpena 👉 https://youtu.be/KYovy88fxHk
@anegebara Kondestablen izan genuen ipuin kontalari bezala. Eta @josevisky ere egon zen bere ilustrazio tailerrean eta @labasarea -ko kristalak marrazten.
Eskerrik asko @jasoikastola eta #Hegoaldeikastolari
Hasiera guztiak ongi dakigun bezala, ez dira berdinak izaten. Baina hasiera aunitzek formula bera elkarbanatzen dute, adibidez : Hiru, bi, bat; Hemen da udazkena. Udazkena gainean dugu, eta udazkenak gaztaina zaporea du, jertse potoloaren testura, kolorea gorrixka, zaparrada doinua eta usain Ipuingarria.
Bertze behin, ahozkotasuna, ilustrazioa, poesia, musika eta ipuinaren bitartez, ateak irekiko dizkiogu gure irudimen kolektiboari. Ipuinak entzutetik eta irakurtzetik haratago doa Ipuingarria. Gure komunitatea elkartzeko espazio bat sortu nahi izan dugu, gure txikiei haien herriko artistak ezagutzeko hitzordua jarri eta ez hain txikiei ere gozamenerako uharte bat eskaini.
Aurtengoak gainera, ezinbertzean berezia behar du, hirugarren aldiz ospatuko baita ipuinaren jaia; Eta ipuin zaleok ongi dakigun bezala, hiru zenbakia magikoa da. Hiru anaia ziren Makilakixkiren familian, hiru bisita egin zioten deabruek errementariari eta hiru, otsoak jan nahi zituen txerriak. Ez al zaizue tenore ezin hobea iruditzen gure bizitzetan ipuinei ematen diegun espazioa, hiru bider handitzeko?
Azaroak 9an Kondestablen abiatuko dugu hirugarren edizioa eta azaroak 12ra arte Laban aukera izanen duzue unibertso zoragarri honetaz gozatzeko. Dena esanda dago eta dena esateke, bazatoz? Bat, bi, hiru: Hemen da ipuingarria!