Hasi da Haur eta Gazte literatura hamabostaldia!!

Hasi da Haur eta Gazte literatura hamabostaldia!!

III. hamabostaldia_trazatutaGaur hasi gara Haur eta Gazte literatura hamabostaldiarekin! Asteazkenean, 19:00etan, Xabier Etxaniz Erlerekin lehendabiziko hitzaldia izanen dugu: “Obra klasikoak WhatsApparen garaian”. Denok ezagutzen ditugun klasikoak azalduko dizkigu, beste ikuspuntu bat emanen digu eta literatura klasiko WhatsApparekin nola bizi den ere kontatuko digu.

Xabier Etxaniz Erle ezagutzen ez duzuenendako hementxe bere biografia laburbildua: UPV/EHUko irakaslea Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean da. Haur eta Gazte Literaturako hainbat libururen egile, azken urteotan batez ere ikerketa lanak plazaratu ditu.

Bere lanen artean aipagarriak dira Igarkizunak (Elkar, 1986), Zer dela eta zer dela (Pamiela, 1993), Puntan punta bat (Haur Folklorearen bilduma )(Pamiela, 2007) eta Geure ipuinak (Pamiela, 2000). Ikerketa arloan, berriz, Euskal haur eta gazte literaturaren historia (Pamiela, 1997), Literatura eta ideologia (Utrisque Vasconiae, 2007), 90eko hamarkadako Haur eta Gazte Literatura (Pamiela, 2005) eta XXI. Mende hasierako haur eta gazte literatura (Arabako Foru Aldundia, 2011), azken bi hauek Manu Lopezkin batera.

Horretaz gain, Euskal Herriko nahiz kanpoko aldizkari askotan kolaboratu ohi du haur eta gazte literaturaren inguruan.

Hitzaldia, arratsaldeko 19:00etan, Karrikirin. Aforoa bete arte.
Hurrengo egunetarako agenda

Hurrengo egunetarako agenda

Bargiestaliaai, azaroko agenda bete betea dugu!!

III Haur eta Gazte literatura hamabostaldiaz aparte, beste gauza batzuk prestatu ditugu… segi irakurtzen:

Azaroaren 11n, larunbatean, Julen Garatek “Argi estalia” liburua aurkeztuko du, eguerdiko 12:00etan. Hemen ikus dezakezu Eitbko Ahoz aho programan egindako elkarrizketa.

16an, asteazkenarekin, Asisko Urmeneta komikiegileak bere azken lana “EuSKLABO ALAIAK” aurkeztuko digu.  Aurkezpena arratsaldeko 19:30ean da. eusklabo-alaiak-komikia 23an, ostegunarekin, Dani Martirena eta Ana Ibañezekin “Jonek Jone izan nahi du” liburua aurkeztuko digute. “Hankaz gora du amak mundua” lanarekin ezagutu genituen, eta orain, liburu ezberdin honekin euskal dendara hurbilduko dira.  Arratsaldeko 19:30ean, Karrikirin.

jonek jon izan nahi du

III Haur eta gazte literatura hamabostaldia heldu da

III Haur eta gazte literatura hamabostaldia heldu da

kartela

Hirugarren urtez Karrikiri euskal dendak haur eta gazte literatura hamabostaldia antolatu du. Aurten aukeratutako gaia literatur klasikoa da, klasikoen erakusketaz gain, bi hitzaldi antolatu ditugu:

Azaroaren 15ean, Xabier Etxanizek “Obra klasikoak WhatsApaaren garaian” hitzaldia eskainiko du, eta azaroaren 22an, Josu Ihabarrek “Solasaldi dialogikoak: klasikoetatik metologiara” gaia jorratuko du.

Hitzaldiak 19:00etan hasiko dira eta sarrera librea izanen dugu, aforoa bete arte.

 

 

Hasi da Haur eta Gazte literatura hamabostaldia!!

Zer berri dugu Karrikirin azarorako??

III. hamabostaldia_trazatuta

Hiru saiorekin berrinauguratu genuen euskal denda eta oso erantzun polita izan dugu saio bakoitzean. Gainera, jaso ditugun hitzak, iradokizunak eta iritziak lanean jarraitzeko motibazioa izan dira. Mila esker, lanean jarraituko dugu!! Hurrengo egunetan, Maialen Lujanbio eta Julio Sotoren bertso saioaren bideotxo bat zintzilikatuko dugu.

Badator 2017ko Haur eta Gazte literatura hamabostaldia! Klasikoei eskainitako hamabostaldia antolatu dugu, bi hizlari apartarekin: Xabier Etxaniz (EHUko irakaslea) eta Josu Ihabar (HLPP-PCPI eta Lehen hezkuntzako irakaslea). Xabier Etxanizek azaroaren 15ean “Obra klasikoak WhatsApparen garaian” gaia jorratuko du eta handik astebetera, 22an, Josu Ihabar “Solasaldi dialogikoak: klasikoetatik metodologiara” gaiaz ariko da. Biak, arratsaldeko 19:00etan.

Hitzaldiez aparte azoka-erakusketa azaroaren 13tik aurrera prest egonen da.

Eta beste bi liburu aurkezpen azaroan zehar: bata, Julen Garateren “Argi estalia”, azaroaren 11n, larunbata, 12:00etan; eta bestea, Asisko Urmenetaren “EuSKLABO ALAIAK” komiki berria, azaroaren 16an, 19:30ean.

“Merkataritzan Euskaraz 2018” liburuxka prest dugu.  1995. urtean hasitako proiektuak 22 urte betetzen ditu, eta ohi den bezala, poliki poliki goraka doa erregistratutako establezimendu/zerbitzu kopurua.  Aurten, adibidez, 235 establezimendu eta zerbitzu erregistratu ditugu. Liburuxka gurean jaso dezakezu, baina bertan agertzen diren saltokietan eta Civivoxetan ere banatuko ditugu. Gainera, Issuu formatuan zintzilikatuko dugu eta www.karrikiri.eus webgunean kontsultatu ahalko duzu.

Entzun duzu Getxon, Miarritzen, eta beste hainbat lekutan egiten ari dena? Belarriprest eta ahobizi zer den ezagutzen duzu? Euskarak 365 Egun ekimenari loturik dauden figurak dira eta Karrikiri Iruñeko Euskaldunon Topagunea, Euskaltzaleen Topagunearekin batera, Iruñean ekimenaren bultzatzaile izanen da.  Datozen hilabeteetan Euskarak 365 Egun ekimenari bultzada emanen diogu, eta hasteko, heldu den abenduan ekitaldi batekin ospatuko dugu 2017ko Euskararen Eguna. Honen informazioa ematen jarraituko dugu.

II. Haur eta gazteen liburu azoka, azaroaren 14tik 26ra bitarte

II. Haur eta gazteen liburu azoka, azaroaren 14tik 26ra bitarte

Azarorako Karrikiritik egiten dugun proposamen indartsua da II. haur eta gazteen liburu azoka.

screenshot-from-2016-11-07-12-17-06
Alde batetik, “Genero trataera haur literaturan” hitzaldia eskainiko da, bi zatitan: Azaroak 16an lehena eta 23an bigarrena, Lander Arburua eta Leire Ubani hizlarien eskutik. Gure Xabier karrikako egoitzan izanen dira bi zatiak, 19:30tan; izena emateko idatzi bulegoa@karrikiri.eus helbidera.

Bestalde Azaroaren 14tik 26ra bitarte gure dendan (Xabier karrika 4an zein online) haur eta gazte literaturako nobedadeak, azken CD-ak  eta DVD salduenak topatu ahalko dituzu. “Genero trataera haur literaturan” hitzaldian entzunen denari buruzko informazio gehiago jarraian.

(gehiago…)