Azarorako Karrikiritik egiten dugun proposamen indartsua da II. haur eta gazteen liburu azoka.

screenshot-from-2016-11-07-12-17-06
Alde batetik, “Genero trataera haur literaturan” hitzaldia eskainiko da, bi zatitan: Azaroak 16an lehena eta 23an bigarrena, Lander Arburua eta Leire Ubani hizlarien eskutik. Gure Xabier karrikako egoitzan izanen dira bi zatiak, 19:30tan; izena emateko idatzi bulegoa@karrikiri.eus helbidera.

Bestalde Azaroaren 14tik 26ra bitarte gure dendan (Xabier karrika 4an zein online) haur eta gazte literaturako nobedadeak, azken CD-ak  eta DVD salduenak topatu ahalko dituzu. “Genero trataera haur literaturan” hitzaldian entzunen denari buruzko informazio gehiago jarraian.

Norberak bere sexuazio prozesua, hau da, gizon, emakume bilakatzea, modu bakar eta errepikaezinean egiten du. Izaki sexuatu bezala, ezaugarri horrek lagunduko gaitu gure bidean. Gizon edo emakume bezala haziak eta heziak izango gara, gure identitatea eraikitzen hasi aurretik. Eta gizon edo emakume izateak ekartzen duen guztia jasoko dugu txikitatik. Kasu gehienetan sexu hezkuntza ezarri gabe dagoen ezkun-tza sistema batean murgilduko gara, sexualitate arloan (pertsona bezala hazteko) prozesu planifi katu batetik urrun.

Gizarteak bezala, literaturak ere, gizon edo emakume izateko moduak erakutsiko dizkigu haur garenetik. Horrela, izateko eta bizitzeko modu orokor batzuk daudela ikasiko dugu, denontzako baliagarriak direlakoan. Bizi garen sistemaren onarpena lortuz. Baina modu orokor horiek, baliagarriak al dira denontzat? Neska eta mutilen arteko parekidetasunik eskaintzen al dute? Neska eta mutil izateko eredu anitzak bultzatzen al dituzte? Gure ikasle eta seme-alabentzako baliagarriak diren ereduak al dira? Nolakoak dira haur hezkuntzan aurkitzen ditugun literatur ereduak?