Irakurtzeko gaitasuna garatzeko proposamenak (mahai ingurua, azaroak 20)

Irakurtzeko gaitasuna garatzeko proposamenak (mahai ingurua, azaroak 20)

Haur eta gazte literatura hamabostaldia 2019, Karrikirin, Xabier karrika 4. Iruñea.

     IRAKURTZEKO GAITASUNA GARATZEKO PROPOSAMENAK (Azaroak 20, 19:00etan, mahai ingurua)

Partaideak hauek izanen dira:

              Amaia Irazusta (Maleta Ibiltaria & Kanon literarioa, EIBZ)
              Arantxa Agirreurreta (Solasaldi Dialogikoak, Lekunberriko Eskola)
              Irene Lopez (JUUL Sariak, Ikastolen Elkartea)
              Aitziber Eskubi (Bikoteka Irakurtzen, San Frantzisko IP)

Sarrera librea. Ahal dela, parte hartzeko izen ematea email bidez: bulegoa@karrikiri.eus

Irakurtzeko gaitasuna garatzeko proposamenak (mahai ingurua, azaroak 20)

Haur eta Gazte Literatura Hamabostaldia 2019

Hemen da aurtengo Hau eta Gazte Literatura Hamabostaldia.

Bi hitzordu garrantzitsurekin:

  • BIBLIOTEKARI BATEK OFIZIOARI BEGIRATZEN (Azaroak 13, 19:30ean, hitzaldia)

Asun Agiriano (Arrasateko liburutegiko arduraduna eta Galtzagorri Elkarteko kidea)

  • IRAKURTZEKO GAITASUNA GARATZEKO PROPOSAMENAK (Azaroak 20, 19:00etan, mahai ingurua)

              Amaia Irazusta (Maleta Ibiltaria & Kanon literarioa, EIBZ)
              Arantxa Agirreurreta (Solasaldi Dialogikoak, Lekunberriko Eskola)
              Irene Lopez (JUUL Sariak, Ikastolen Elkartea)
              Aitziber Eskubi (Bikoteka Irakurtzen, San Frantzisko IP)

Dendako erakusleihoa Ana Ibañez (Etxepare saria 2018) ilustratzaileak egina.

Parte hartzeko izen ematea email bidez: bulegoa@karrikiri.eus

AZAROAN ZER?

AZAROAN ZER?

Aurkezpenak

Urrian aurkezpenak izan genituen bezala, oraingo honetan hau eta gazteen txanda da eta horretarako,  Haur eta Gazte Literatura Hamabostaldiari hasiera emanen diogu:

Azaroaren 6an, asteartea, Juan Kruz Igerabide izanen dugu gurean, saritua izan den Irudimenaren alfabetoa aurkezten.

Azaroaren 13 an Etxepare sarien inguruan izanen dugu Castillo Suarez. Baita Dani Martirena ere, Cosimoren Kaituskak liburuarekin.

Eta zikloa bukatzeko, Yolanda Arrieta etorriko da azaroaren 20an.

 

Hitzen hotsak zikloan parte hartu duzuenontzat, eskerrik asko. Anje Duhalderen hitzaldian bikain portatu zineten eta giro ezin hobea sortu genuen denon artean.

18an etorriko da Izaro, eta sarrera lortu duzuenendako, espero dugu goxotasunez igarotzea igande hori. Seguru baietz!

Duela hilabete batzuk prestatzen hasi zen ariketa soziala hasiko da azaroaren 23an. Zu zer izanen zara? Ahobizi eta belarriprestak ikusteko irrikaz gaude. Oraindik izena eman ez baduzu, Karrikirin eman dezakezu, edo internet bitartez (www.izenematea.euskaraldia.eus) . Gogoratu izena emateko epea zabalik egonen dela 22ra arte.

Oraindik hilabete luze geratzen da eguberrietarako, baina pentsatu duzue zer eskatu Olentzerori? Dendatik pasa eta ideiak hartu; liburuak, musika, arropa… Eta iazko euskal jantzia txiki gelditu bazaizu, aukera bikaina duzu berritzeko. Ez ezazu azken momenturako utzi!

Azkenik, Merkataritzan Euskaraz martxan da. Urtero bezala, 2019an establezimendu euskaldunen liburuxka kaleratuko dugu. Erosketak nonahi, euskaraz!

Haur eta Gazte Literatura Hamabostaldia

Haur eta Gazte Literatura Hamabostaldia

HAUR LITERATURA ZIKLOA

Urrian aurkezpenak izan genituen bezala, oraingo honetan haur eta gazteen txanda da eta horretarako,  Haur eta Gazte Literatura Hamabostaldiari hasiera emanen diogu:

Azaroaren 6an, asteartea, Juan Kruz Igerabide izanen dugu gurean, saritua izan den Irudimenaren alfabetoa aurkezten.

Azaroaren 13 an Etxepare sarien inguruan izanen dugu Castillo Suarez. Baita Dani Martirena ere, Cosimoren Kaituskak liburuarekin.

Eta zikloa bukatzeko, Yolanda Arrieta etorriko da azaroaren 20an.

Gainera azaroaren 14an Egile berriendako literatur lehiaketa-n sarituak izan direnen liburu aurkezpena izanen da dendan.

“Solasaldi dialogikoak: klasikoetatik metologiara”, hamabostaldiaren azken hitzaldia

“Solasaldi dialogikoak: klasikoetatik metologiara”, hamabostaldiaren azken hitzaldia

untxiaHaur eta Gazte literatura hamabostaldian guztiz murgilduak gaude. Aste bete pasa da hamabostaldi honi hasiera eman genioenetik, eta orain bigarren astearekin batera,  programatutako bigarren hitzaldiaren berri ematera gatoz.
Azaroaren 22an, asteazkenarekin berriz ere, Iosu Ihabar Urzainkik “Solasaldi dialogikoak: klasikoetatik metologiara” hitzaldia eskainiko du Karrikiri euskal dendan, arratsaldeko 19:00etan.
Baina, zer dira solasaldi dialogikoak?? Iosuk hauxe dio:

Literatura unibertsala, berdintasunezko elkarrizketa, elkarrekintza librea eta ikaskuntza bat doaz talde irakurketa jarduera arrakastatsu honetan.

Solasaldi irekiak dira pertsona orori literatura klasiko hurbiltzeko daukagun tresnarik eraginkorrena, askotan sortutako harresi akademikoak deseginez. Ahozko hizkuntzaren bidez testu klasikoen edukiak gaurko, atzoko eta betiko mintzagaiekin erlazionatuz. Pertsonen eraldaketa helburu izanda irakurketaren didaktika berritzeko apustua da.

Irakurzaletasuna ikasleen artean sustatzeko metodologia bat baino gehiago da, non literaturaren bitartez, solasaldi desberdinak sustatuz, testu desberdinen interpretazioaz baliatuz elkarrizketa eta hausnarketa bultzatzen ditu metodologia honek.
Eta ostegunean, baina hau hamabostaldiaren programaziotik at dator, Dani Martirenak bere lan berria aurkeztuko digu “Jonek Jone izan nahi du” liburua. Formatu aldetik liburu berexia dugu, ezberdina, xarmanta; eduki aldetik, genero trataeran jarri du garrantzia.
Informazio gehiago, 948 225845 telefonoan edo bulegoa@karrikiri.eus