Atzo PLEIBAK saioan, literaturaren eta bertsolaritzaren arteko uztarketa ezin hobeaz gozatu genuen.

Atzo PLEIBAK saioan, literaturaren eta bertsolaritzaren arteko uztarketa ezin hobeaz gozatu genuen.

Miren Amurizaren nobelaren pasarte hautatuen irakurketa musikatuak eta bat-bateko bertsoaldiak tartekatu ziren : testuetan oinarritutako gaiak landuz batzuetan, eta aktualitateko gaiei buruz hausnartuz besteetan.

Musikak, bertsoek eta literaturak elkarrizketa berezi bat sortu zuten eszenatokian, eta publikoak testuaren, kantuaren eta musika bizitzearen arteko harmoniaz gozatzeko aukera izan zuen.

Eskerrik asko gerturatu zineten guztioi!

Plazara (Liburuaren Nazioarteko Egunean, 2021eko apirilaren 23an)

Plazara (Liburuaren Nazioarteko Egunean, 2021eko apirilaren 23an)

Iruñean antolatuko den liburu azokan parte hartuko dugu aurten, 2021eko apirilaren 23an. Zatoz euskal literaturaz gozatzera!

Iruñean antolatuko den Liburu Azokan parte hartuko dugu, bertan euskaraz sortuak eta euskaratuak izan diren haur, gazte eta helduendako liburuak topatuko dituzue eta gure sorkuntzen artean: Sarrionandiaren omenean egin berri ditugun oihalezko poltsak.

2021.04.23, 10:00etatik 21:00tara ordutegi jarraian.

Zatoz euskal literaturaz gozatzera!

HAUR ETA GAZTE LIBURU GOMENDAGARRIAK (2019 – 2020)

Karrikiri Elkarteak eta Dendak egindako liburu zerrenda lagungarria izanen delakoan eskaintzen dizuegu.

Aurkezten dizugun zerrenda osatzean, Galtzagorri Elkartearen Ezinbesteko” liburuetan eta HUHEZIk osatutako “Oso gomendagarriak” eta “Zerrenda berezia” zerrendetan oinarritu gara.
Hiru eredu horiek hartzerakoan, agortuak edo deskatalogatuak diren liburuak kendu ditugu eta salgarriak direnak soilik utzi ditugu.

Beti bezala, Karrikiritik prest gaude nahi duzun informazioa emateko eta materiala probesteko.

Honako zerrenda lagungarria izanen delakoan,

Adin tarteetarako gomendioak:

ESKAERAK ETA INFORMAZIO GEHIAGO
Xabier karrika 4 , 31001 Iruñea

948 225 845
bulegoa@karrikiri.eus

www.karrikiri.eus

denda.karrikiri.eus