Bigarren Euskaraldira bidean
2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra.
GEHIAGO, GEHIAGOREKIN, GEHIAGOTAN
Euskaraldiaren bigarren ediziorako bidean, Nafarroan ere herriz herri prestatzen hasiak gara ahobizi eta belarriprestak.
2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra.
GEHIAGO, GEHIAGOREKIN, GEHIAGOTAN
Euskaraldiaren bigarren ediziorako bidean, Nafarroan ere herriz herri prestatzen hasiak gara ahobizi eta belarriprestak.
Hemen da 2. Euskaraldia!
Nafarroako Euskaraldiaren aurkezpena izanen dugu Zentral Aretoan, azaroaren 23an, 11etan.
Euskaltzaleen Topagunea gonbidapena jaso dugu, eta hemendik, zuei ere, luzatzen dizuegu gonbidapen hori: etorri Euskaraldia elkarrekin ospatzera.
Hitzordua: Zentral Aretoan, Iruñean, Azaroak 23, 11etan. Zatoz!
Euskaraldiak bi urterako zikloa izango du aurrerantzean. Hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera handitzea xede du Euskaraldiak. 2020ko udazkenean egingo da bigarren ariketa sozialak eta bi ardatz izango ditu: herritarren arteko hizkuntza ohituretan eragitea (2018ko edizioan bezala) eta entitateen funtzionamenduan euskararen erabilera babesteko neurriak bultzatzea.
Ahobiziak eta Belarriprestak lehen bezala, orain Ariguneak ere. Zer ote?
Martxan!
Iazko edizio arrakastatsuaren ondoren, 2. Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldia izanen dugu Zentral Aretoan, azaroaren 23an, 11etan.
Euskaltzaleen Topagunearen gonbidapena jaso dugu, eta hemendik, zuei ere, luzatzen dizuegu gonbidapen hori: etorri Euskaraldia elkarrekin ospatzera.
Hitzordua: Zentral Aretoan, Iruñean, Azaroak 23, 11etan. Zatoz!
Euskaraldiak bi urterako zikloa izango du aurrerantzean. Hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera handitzea xede du Euskaraldiak. 2020ko udazkenean egingo da bigarren ariketa sozialak eta bi ardatz izango ditu: herritarren arteko hizkuntza ohituretan eragitea (2018ko edizioan bezala) eta entitateen funtzionamenduan euskararen erabilera babesteko neurriak bultzatzea.
Urriaren 29an, asteartea, 19etan, Plazaran (Kale nagusia 31), Iruñeko Euskaraldiaren batzordea sortzeko saio irekia.
Datorren urtean izanen dugu Euskaraldiaren bigarren edizioa, zehazki 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra. Baina martxanjarri nahi dugu dagoeneko.
Saio ireki bat antolatu dute Topaguneko adiskideek datorren astearterako Iruñeko aurkezpena egiteko eta batzordea martxan jartzeko. Karrikiritik hasieratik egon nahi dugu bertan, laguntzen eta bultzatzen.
Horregatik, mezu honekin, zu ere animatu nahi zaitugu saio honetara batu zaitezen. Denon artean pentsatuko eta amestuko dugu nola gauzatu Euskaraldia euskaldunon Hiri Buruzagian.
Herritarren ariketa, baina taldeko kutsu nabarmenagoa izango duena. 2020ko azaro-abenduetan egingo dute bigarren Euskaraldia, hizkuntza ohiturak aldatzea helburu duen egitasmoa. Aurrekoaren ildotik, ahobizi eta belarriprest rolak izango ditu ardatz, herritarrek rol bat edo beste hartu ahal izango dute, baina bada berritasun bat: ariketa taldean egiteko modua. Arigune kontzeptua da nobedadea: euskaraz eroso jarduteko espazioak dira. Entitateen barruan egon litezke —langile taldeetan, adibidez—, edo kanpoan —herritarrei begirako zerbitzuetan—. Finean, beraz, herritar norbanakoek ez ezik, entitateek ere izango dute lekua bigarren Euskaraldian.
Urte eta erdi falta da, baina makineria martxan dago. Euskaltzaleen Topaguneak eta Eusko Jaurlaritzak antolatzen dute Euskaraldia, eta bidelagun dituzte erakundeak eta euskalgintzako eragileak —BERRIA Taldea ere bai—. Egitasmoaren beraren aurkezpen ofiziala udazkenean egingo dute, baina oinarrizko proposamena taxutu dute jada. Herriz herriko euskaltzale taldeetan aurkezten ari dira, herri batzordeak izango baitira oinarri orain ere. Mugimendua eragin du Euskaraldiak.
NOIZ ETA ZENBAT EGUN?
Iazko Euskaraldia 11 eguneko ariketa izan zen, baina bigarrena luzeagoa izango da: hamabost egun. Azaroaren 20an hasiko da, ostiralarekin, eta abenduaren 4an bukatuko. Tartean harrapatuko du, abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna —lehen Euskaraldia egun horretan amaitu zen—.
TXAPAK BERRIRO ERE?
Bai. Euskaraldiaren ikur bihurtu dira ahobizi eta belarriprest txapak. Antolatzaileek azaldu dutenez, jendea gustura agertu da txapa horiekin, ariketa errazten duelakoan —euskaraz nork dakien jakiteko bidea dakarte, adibidez—.
Bakoitzaren esanahia zein den, ñabardura batzuk egingo dituzte, ordea. Gogoan izatekoa da belarriprest rolarekin gaizki-ulertuak sortu zirela iaz. Lotura bat zabaldu zen han-hemen: euskaraz hitz egiteko gai direnek ahobizi rola dutela, eta ulertu soilik egiten dutenek, belarriprest. Ez. Euskaraldiko txostenetan nabarmendu dute «portaera» dela rol baten eta bestearen arteko aldea —nahiz eta, jakina, ahobizi izateko euskaraz egiteko gai izan behar den—.
Definizioak egokitu egin dituzte, beraz. Hau da oinarria: ariketan parte hartzen ari diren guztiak dira belarriprest, denek gutxienez ulertu egiten baitute euskara; eta horietako batzuek, ahal den guzti-guztietan euskaraz egiteko konpromisoari heldu nahi diotenek, ahobizi rola hauta dezakete.
ARIGUNEAK: ZER DIRA?
Euskaraz lasai hitz egiteko modua jartzen duten lekuak dira ariguneak, bermatzen dutenak partaide guztiek ulertu behintzat egiten dutela euskara, eta, beraz, arazorik ez dela sortuko euskaraz egiteagatik. Alegia, leku horietan denek lukete gutxienez belarriprest izateko adinako euskara ezagutza.
Bi motatako ariguneak zehaztu dituzte Euskaraldirako. Batetik, barne ariguneak: leku eta talde itxietakoak. Adibidez, enpresa bateko departamentu bat: denek ulertu behintzat egiten badute euskara, aukera dute Euskaraldian talde gisara parte hartzeko —kide bakoitzak hautatuta ahobizi edo belarriprest izan—. Bi baldintza bete behar dira barne arigune bat osatzeko: batetik, euskaraz ulertzea denek, bestetik, kide gehienak behintzat ados egotea.
Kanpora begirako arigunea da bestea. Herritarrekin erlazioa duten entitateei eragingo die: saltokiei, zerbitzu publikoei, bezeroei kasu egiteko lekuei… Herritarrei begira ari diren langileek osatuko lukete arigunea, euskara ulertu gutxienez egiten dutenek: arigune izendatutako lekuetan bermatuko dute langileek euskara ulertzen dutela, eta herritarrek euskaraz aritu ahalko dutela. Supermerkatu batean izan liteke, adibidez: kutxa batzuk arigunetzat jo, eta horietan bermatu euskara ulertzen duten langileak beti.
ZEIN DA ENTITATEEN LANA?
Aurreko Euskaraldian sustatzaile soilak izan ziren entitateak: parte hartzera animatu zituzten beren kideak. Oraingoan, berriz, neurriak hartu beharko dituzte etxe barruan. Batetik, ariguneak sortzeko egokiera non dagoen jakiteko, aztertu beharko dute euskararen ezagutza nolakoa den entitate barruan. Bestetik, «zilegitasuna eta babesa» eman beharko diete ariguneetan ari diren partaideei.
Ariguneak bereziki lan arloarekin daude lotuta, kontuan hartuta hiztunek denbora egiten dutela lantokietan, eta euskararen erabilerak badituela hutsuneak. Hala ere, ariguneak osatzera deituta daude askotariko eragileak: erakunde publikoak, gizarte eragileak, kirol taldeak, elkarteak…
AHOZKOAN BAKARRIK?
Euskaraldiak aurrez aurreko harremanetan eragin nahi du bereziki: erdaraz egiteko joera aldatu, eta euskaraz aritzeko ohitura hartzea. Hala ere, kontuan izatekoa da gero eta ohikoagoak direla aldi berekoak izan arren ahozkoak ez diren komunikazioak: whatsappak, Skype bidezko solasaldiak… Horregatik, proposatu dute esparru horietan ere ahobizi edo belarriprest rolak hartzea. Teknologia horietan rolen bitartez identifikatzeko tresnak zabalduko dituzte.
IZEN EMATEA, NOIZ?
Pixkanakakoa izango da Euskaraldian parte hartzeko izen ematea. Lehen urrats gisara, herriek eman beharko dute izena: datorren astean zabalduko dute epea. Iazko ariketan 400 udalerrik baino gehiagok parte hartu zuten, Euskaraldia antolatzeko batzordeak osatuta —euskalgintzako eragileen eta instituzioen bilgune izan ziren batzordeak—. Hain justu, antolatzaileek nabarmendu dute izen ematea batzordearen onespenarekin egin behar dela, ez eragile batek bere kabuz. Bigarren urrats gisa, urrian, entitateek izena emateko epea irekiko dute.
Herritarren txanda, azkenik, datorren urteko irailean izango da. Iaz, 225.000 herritarrek baino gehiagok eman zuten izena —euskaraz badakitenen edo ulertzen dutenen %19—. Gehiagorengana iristeko xedea dute antolatzaileek.
Roletan desoreka nabarmena izan zen iaz: ia lautik hiru, ahobizi (%73). Hori zergatik gertatu zen, bi hipotesi izan ziren nagusi: bat, batez ere euskaltzaleek parte hartu zutela Euskaraldian; bestea, ez zela ondo ulertu belarriprest figura. Biak konpondu nahi dituzte: beste esparru batzuetara iritsi eta rolak hizkuntza portaerekin lotu.
Berria-tik hartua
“Lehen aldiz gauzatu da Euskaraldia ekimena euskararen lurralde osoan. Hizkuntza ohiturei astindua eman eta hauek aldatzeko helburuz ekin diote herritarrek Euskaltzaleen Topaguneak diseinaturiko egitasmoari. Topagunea 1996 urtearen bukaeran sortu bazen ere, euskara elkarteen oinarri izan zen euskararen aldeko gizarte mugimendua 80ko hamarkadaren erdi aldean hasi zen indartzen. Garai hartan sortutako mugimendua hitz eta kontzeptu berriak plazaratzen hasi zen: “Ez da nahikoa euskara jakitea. Iraungo badu, nonahi eta noiznahi erabili behar da”. Horretarako euskara elkarteak sortu ziren, euskaldunon bilgune.
Baina zer dira euskara elkarteak? Helburu bera duten elkarteak dira:euskararen normalizazioa, hain zuzen. Hau da, Euskal Herrian, eta tokian-tokian, euskaldunek euskara erabili dezaten nahi dute, hala etxean nola gizarteko edozein esparrutan eta zeinahi eginkizunetan.
Euskara elkarteak jardun eremuak ezaugarritzen ditu. Familian, auzoan, lagunartean, herrian, lanean… normalizatu nahi dute euskara, lehenbizi; hots, pertsona bakoitzaren inguru hurbilenean. Horregatik, tokian tokikoak dira euskara elkarteak, herritar euskaldunek talde lanean sortuak.
Euskara elkarteek antzeko egitasmo eta jarduerak dituzte, betiere sortzen edo egituratzen diren lekuan euskarak duen egoerara egokituak. Hori guztia era programatuan egiten dute, hizkuntza gatazkarik sortu gabe eta gizarteak nahiz erakunde publikoek euskararen normalizazioan duten erantzukizuna eskatuz.
Euskara elkarteek eta Topaguneak euskaraz bizitzeko egitasmoak prestatu eta garatzen dituzte, euskaldunak elkartzen, euskaldun berrientzako erabilera programak egiten, hedabideen bitartez herri eta eskualdeko informazioa lantzen, haur eta gazteei aisialdirako euskarazko alternatibak eskaintzen, euskarazko kultur jarduerak antolatzen, herrietako elkarte eta erakundeekin hizkuntzaren erabilera sustatzeko hitzarmenak sinatzen…
Topaguneak euskara elkarteak sustatu eta beraientzako zerbitzuak antolatzen ditu, beti ere euskara elkarteen lana errazteko. Horrela, federazioaren zertarako behinenak dira kide dituen bazkunen esperientziak trukatzea, zerbitzu nahiz programa adostuak eta komunak osatzea eta elkarteen solaskide izatea, erakundeen aurrean.
Hori da Topagunea, euskara elkarteen federazioa, egunetik egunera hazten ari den espiral handi bat.
Informazio gehiago hemen.
Euskaltzaleen Topagunea da, hortaz, Euskaraldia izenarekin ezagutu dugun ekimenaren ideia garatu, diseinatu eta gauzatzeko oinarriak eta jarraibideak eman dituena. Baina Euskaraldiaren ideia ez da ezer ezetik sortu, aurretik gauzatutako antzeko ekimenetan oinarritzen da. Hauek dira, Topagunearen hitzetan, labur-labur, egitasmoaren nondik norakoak:
Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua.
Beste era batera esanda, Euskaraldiaren helburua da gure hizkuntza ohiturak aldatuz euskararen erabilera handitzea, gutxieneko baldintza euskara ulertzea izanik.
Bereziki ariketa edo praktika kolektibo bat da. Ariketa horretan maila pertsonalean edota kolektiboan parte hartu ahal da.
Euskaraldia ondoko helburuekin sortu da:
– Hiztunen hizkuntza ohituretan eragitea, euskarazko hizkuntza praktikak hedatzeko.
– Norberaren hizkuntza portaera eta ohituren inguruan gogoeta eragin eta aldaketan lagungarri izatea.
– Inertziak apurtzea.
– Gizartean eragina duten era guztietako entitateek hizkuntza ohitura aldaketan babes neurriak hartzea.
– Gizarte aktibazioa bultzatzea, ariketa kolektibo baten bidez.
– Herriz herriko euskaltzaleen artikulazioa bultzatzea.
– Euskararen aldeko eragileak ekimen bateratu baten bueltan antolatzea.
Lehen Euskaraldia 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra gauzatu da, Euskal Herri guztiko ehunka herritako milaka parte hartzailerekin.
Ekimenaren oinarria Euskaltzaleen Topaguneak osatu badu ere, Nafarroako Gobernua, Eusko Jaurlaritza eta Euskal Elkargoaren elkarlanaz aurrera eramandako ariketa soziala izan da, baita hiri, herri zein auzo bakoitzean sortu diren herri batzordeen lanari esker lortu dena ere.
Egitasmoaren koordinazio lanetan aritu diren aipatu berriez gain, sustatzaile taldea ere izan du ariketak, horienarteanEuskaltzaindia,Kontseilua,UEMA,UEU,Berria,IkastolenElkartea,Elhuyar, AEK, Argia, Sortzen, IKA, ELA, EITB… ”