
Gaur (16) Euskaraldiaren aurkezpena Arrosadian
Aste honetako Euskaraldiaren aurkezpen birak Arrosadian izanen du akabera:
- Urtarrilaren 16an, 20.00etan, Ilagienea Auzo Etxean
Sarrera librea. Aktibatu eta parte hartu!

Aste honetako Euskaraldiaren aurkezpen birak Arrosadian izanen du akabera:
Sarrera librea. Aktibatu eta parte hartu!
Euskaraldiak bigarren aurkezpena izanen du gaur Iruñean:
Urtarrilaren 15ean, asteazkena, 19:00etan. Txantreako Liburutegi Publikoan
Sarrera libre. Aktibatu eta parte hartu!
Aste honetako Euskaraldiaren Iruñeko aurkezpen biraren lehen geldialdia:
Sarrera libre. Aktibatu eta parte hartu!
Euskaraldiaren 2. edizioaren aurkezpen bira hasi da Iruñeko auzoetan barna: lehenengo hitzorduak Arropatxean urtarrilaren 14an, Txantrean urtarrilaren 15ean eta Arrosadian urtarrilaren 16an.
Euskaraldia 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra izanen dugu, Ahobizi eta Belarriprestak, eta oraingoan, Ariguneak ere. Norbanakoak eta Entitateak. Hori guztiaren berri emateko eta auzoetan antolatzen hasteko hiru zita:
Gonbidatuak zaudete. Animatu eta etor!
Txantreako saioa Liburu
Kike Amonarrizek, Topaguneko lehendakaria, Euskararen Nazioarteko Egunean:
Euskaldunontzako etorkizun hobe baten ilusioak eta nahiak elkartzen gaitu. Baita bizi dugun egoeraren kezkak ere. Kemen handikoa gara euskara jendea; ohituta gaude arranguraz bezainbat itxaropenez eusten, ekiten eta eraikitzen. Baina neke historikoa ere sentitzen dugu bizkar gainean, eta euskaraz bizi ahal izateko garaia dugula ere aldarrikatu nahi dugu. Bidegurutzetik atera eta euskaraz bizitzeko jauzi kualitatiboa emateko unea da.
Beñat Etxeparek idatziz jasotako kontzientzia euskaltzale horren sua eta beroa mendez mende transmititu dira. Bidea egin dute familietan eta herrietan barrena, emakume nahiz gizonen artean, bertan sortutakoen nahiz etorkizuna gurekin eraiki nahi izan duten kanpotik etorritakoen artean. Euskaltzaletasunaren su horrek berotzen eta elkartzen gaitu gaur ere.
Kanpoko indar homogeneizatzaileen azpitik eta bertako askoren utzikeriaren gainetik. Herri honetan beti egon direlako justizia soziala lortzekotan, euskarari eta euskal komunitateari biziraupena eta duintasuna bermatzea ezinbestekotzat jo duten gizon-emakumean: ikasten ahalegindu direnak, seme-alabek jakin dezaten bermatu nahi izan dutenak eta euskara bizitzeko hautua egin dutenak.
Eta lehen bezala, orain ere, gugan dago etorkizuna irabazteko indarrik handiena. Euskararen aldeko defentsarik onena erabilera da: euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan erabiltzea. Euskara jalgi hadi plazara! Eta euskara pozarekin eta atseginarekin lotzea. Euskara jalgi hadi dantzara!
Horixe sentitu zuten aurreko Euskaraldian, beren hizkuntza ohiturak aldatzeko erabakia hartu eta praktikara eraman zuten milaka eta milaka herritarrek: ilusioa, konplizitatea, poza eta komunitate baten parte izatea.
Hasiak gara dagoeneko bigarren Euskaraldia prestatzen; sakonagoa, handiagoa eta zabalagoa izan nahi duen Euskaraldia. Berau euskararen alde inoiz eman den urratsik handiena izan dadila nahi dugu: bere eragina ahalik eta herritar eta entitate gehienetara iritsi eta urteko 365 egunetara zabal dadila. Horretarako, ezinbestekoa izango da euskaltzaleak batzea, antolatzea eta trinkotzea.
Bultza dezagun herriz herri, auzoz auzo euskaltzaleen mugimendua: sortu eta indartu ditzagun euskaltzaleen topaguneak eta Euskaraldiaren herri batzordeak Euskal Herriko txoko guztietan.
Gaur, abenduaren 3an, Nazioarteko Euskararen Egunean, Etxepareren aldarria gogoan, mugimendu euskaltzalea indartzera deitzen zaituztegu: gazteak, helduak eta adinekoak, emakumeak nahiz gizonezkoak, esku-langileak, irakasleak, unibertsitarioak, zaintzaileak, euskara ikasten ari zaretenak, belarriprestak eta ahobiziak… Bakoitzak ahal duen eta egoki ikusten duen konpromiso mailarekin; norbere aukera eta gaitasunaren arabera.
Indarrak elkartzen baditugu eta auzoz auzo, herriz herri euskararen aldeko dinamikak piztu eta sustatzen baditugu. Euskal Herri euskaldunago, biziago, berdinzaleago eta justuago bat eraiki ahal izango dugu. Guretzat eta hurrengo belaunaldientzat. Horixe da guretik munduari egin geniezaiokeen ekarpenik ederrenetako bat. Jalgi hadi plazara. Habil mundu guztira!
Kike Amonarriz Gorria – 2019ko abenduaren 3an.
2019ko azaroaren 23an egin da bigarren Euskaraldia Nafarroan aurkezteko ekitaldia Iruñeko Zentral aretoan. Ekitaldiaren laburpena egiten duen bideoa duzue jarraian:
Bertan Euskalerria Irratiko esatari Reyes Illintxetak eta Juan Kruz Lakastak zuzendutako saioan Euskaltzaleen Topaguneko ordezkariek (Kike Amonarriz eta Oskar Zapatak) eta Nafarroako Gobernukoek (Ana Ollo Herritarren Harremanetarako Kontseilariak eta Mikel Arregi Euskarabideako zuzendariak) parte hartu dute, besteak beste.
Hainbat erakunde eta gizarte eragileetako ordezkari zein herritarrek parte hartu dute ekitaldian, era berean. Musikak presentzia nabarmena izan du ekitaldian: Petti, Demode quartet eta Ibil Bediren emanaldiak izan dira.