Izena emateko azken egunak!!

Izena emateko azken egunak!!

ii-antzerki-tailerra

Zeren zain zaude Antzerki tailerran izena emateko?? Euskarazko antzerki tailer zoragarria dugu hemen.

Heldu den azaroaren 10ean emanen diogu hasiera eta maiatza arte jo ta ke arituko gara, ostegunero, 19.00etatik 21.00era.

 

Antzerki tailerra Iruñean

Antzerki tailerra Iruñean

ii-antzerki-tailerra Oraindik izena eman gabe? Gogora ezazu plazak mugatuak daudela.

Ez lotsatsu, barruan duzun artista atera eta disfruta ezazu antzerkiaz euskaraz!! Azaroaren 5ean barruan duzun Ander Lupus edo Ainara Gurrutxaga ateratzeko aukera agertzen zaizu.

Jaione Urtasun antzezlearekin norberaren ahotsa pertsonaiari moldatzen, keinuak bideratzen, antzeztu beharreko paperak ikasten eta askoz gehiago erakutsiko dizu. Animatzen??

Izena emateko hurbildu Karrikirira (Xabier karrika 4)

Datak: azaroaren 5etik maiatzaren 25era, ostegunetan.

Ordua: 19.00etatik 21.00etara

Non: Kondestable Jauregian

Antzerki tailerra Iruñean

II Antzerki tailerra heldu da!!

ii-antzerki-tailerra Helduendako euskarazko II Antzerki tailerra azaroan hasiko da!

Oraingo honetan azaroaren 5etik maiatzaren 25era, ostegunero, arratsaldeko 19.00etatik 21.00etara. Non? Kondestable Jauregian.

Jaione Urtasunen eskutik abiatuko da tailerra.

Hementxe, I Antzerki tailerrarako egin genion elkarrizketa. Eta bide batez, Sagrario Mugeta “Iralko” aurreko antzerki tailerreko partaidearen iritzia eta esperientzia uzten dizugu, izena ematera animatzeko!

Plazak mugatuak. Izena emateko dietu Karrikirira (948 225845), posta elektronikoz (bulegoa@karrikiri.eus) edo pasa zaitez Xabier karrika 4tik.

 Noiz: azaroaren 5etik maiatzaren 25era, ostegunetan

Ordua: 19.00etatik 21.00etara

          Non: Kondestable Jauregian

 

Antzerki tailerra bukatu da, urrian itzuliko gara!

Deus baino lehen, mila esker antzerki tailer honetan parte hartu duzuen guztioi!! gogoz hasitako jarduera honek oso balorazio ona izan du Jaione Urtasun irakaslearen irudikoz.

Talde polita eta bariatua izan da eta ongi pasatu dutelaren berri izan dugu ere. Aurten lehendabiziko urtea izan da, baina jarraipena eman nahi diogu euskarazko antzerki tailer honi eta urrian itzuliko gara!!

Eta gero arte esan baino lehen, ekaineko Karrikan argitaratu genuen Iralko ikaslearen hitzak gogorarazi nahi genituen:

 Esperientziak merezi izan du?

Bai, bai, asko  ikasi  dugu.  Hasieran 18ren bat edo geunden apuntatuta, gero fijo ibili gara 12 edo 13 lagun. Oso talde ona sortu da.

Jaione oso irakasle ona izan da. Hasieran elkar ezagutzeko jolasak egiten genituen, gero arreta eta kontzentrazioa lantzekoak ere; horiek zailagoak ziren, baina modu dibertigarrian planteatuta; aurpegiak, keinuak, sentimenduak… arlo asko landu ditugu.

Adin ezberdinetako jendea elkartu gara, batzuk antzerkiarekin harreman handiarekin, beste batzuk batere  ez; kantari, eta, batez ere, dantzari onak; neskak eta mutilak, irakasleak batzuk eta beste lanbideetakoak ere. Oso oso gustura egon gara. Giroa atsegina izan da.

Antzerki tailerrean izena emateko azken egunak!

Antzerki tailerrean izena emateko azken egunak!

Heldu den astean hasiera emanen diogu helduendako eta euskaraz antolatu dugun Antzerki tailerrari.

Azken egun hauetan zehar talde polita osatu dugu, baina oraindik ere despistaturen bat apuntatu nahi badu, badugu lekua. Pasa zaitez Karrikiri euskal dendatik eta eman izena!

Jaione Urtasun gure irakaslea ongi pasatzeko eta denok batera antzerki munduan murgiltzeko irrikitan dago! Azken Karrikan elkarrizketatu genuen. Hurrengo postan elkarrizketa osoa uzten dizuegu. Disfrutatu!!

IMGP5456

 

Antzerkia afizio eta ofizio duen neska gazte honek bere burua aurkeztu zuen Karrikirin antzerki talde bat gidatzeko prest zegoela esanez. Elkarteak bitartekari lana egin eta urtarriletik aurrera Helduentzako Antzerki Tailerra jarriko du martxan. Haren berri eta tailerraren nondik norakoak ezagutzeko asmoz solasaldi goxoa izan genuen; hementxe pasarte batzuk.

Zein da zure historia pertsonala euskararekin?

Nik ikastolan ikasi nuen euskara. Guraso erdaldunak ditut, etxean erdaraz egiten genuen.  Aitona-amonak Zaraitzu aldekoak ziren, Eaurta eta Otsagabiakoak. Euskaraz bazekitela uste dut, baina beraien artean gaztelaniaz aritzen ziren eta gurasoei ez zieten erakutsi.

Jaso ikastolan eta Iturrama Institutuan egin nituen ikasketak. DBHn euskara irakasle on bat izan nuen. Hobe esateko, euskara ematen zuen irakasle on bat: Andoni Sagastibeltza. Beti ari zen abesti eta jokoak antolatzen, kantu txapelketara joaten ginen… Asko disfrutatzen nuen, nire ikasgai gustukoena zen Euskara. Euskal Filologia ikastekotan egon nintzen, baina antzerkigintzaren bidea hartu nuen.

Asko zor diet gurasoei eta egin zuten apustuari. Leku eta talde ezberdinetan aritu naiz lanean, eta ia gehienetan euskara jakiteari esker lortu dut bertan egotea. Esan daiteke, euskara dakidalako bizi naizela antzerkigintzatik Nafarroan.

Karrikirik duen lan poltsari esker lana ere izan dut urte askotan. Laguntza klaseekin hasi nintzen mutiko batekin eta gero hainbat urtetan jarraitu nuen berarekin.

Antzerkia duzu ogibide:

Antzerki eta antzerkigintzatik bizi naiz. Oraintxe bertan Jesuitasen eskolaz kanpoko klaseak ari naiz ematen, NUPen ere talde batekin ari naiz, Mendialdea eskolan Dindaia elkartearekin, Tafalla Ikastolan eta Uxue herrian.  “ La Piel” taldeko partaide naiz eta “Palabras Encadenadas” ari gara antzokiratzen. Besteak beste, urtarrilaren 17an Mutiloan eta 18an Tafallan egongo gara. Gainera, Zaragozako talde batekin Almozandiarekin ere banabil. Ume animazioa egiten dute. Arazo bat zuten: euskararik gabe Ebrotik gora ekitaldia lortzea konplikatzen hasi zitzaiela eta euskarazko talde propio bat sortu zuten eta haiekin sartu nintzen. Haien delegazio baten modura ari gara hemen.

Noiztik zabiltza antzerki munduan?

Beti aritu naiz antzerkian. Txiki txikitatik, beti gustatu izan zait kantatzea, Zazpi urtez geroztik antzerki eskolara joan naiz. 16 urterekin, pailazo bikote bat genuen “Pantxo eta Pantxa” eta han joaten ginen jaunartze eta urtebetetze ospakizunetara.  Bilbon aritu nintzen ere ikasketa profesionaletan. Hainbat kurtso eta ikastaro egin ditut azken urteetan. Iaz, Ander Lipusek emandako batetik sortu zitzaidan helduentzako antzerki tailerra sortzeko ideia. Anderrek esan zuenez, Nafarroako Antzerki Eskolaren 25 urteetan lehenbiziko aldia zen aktore profesionalentzat euskarazko ikastaro bat antolatzen zela bertan. Kuriosoa izan zen, hiru ikastaro antolatu zirela, bat euskaraz eta bi gaztelaniaz, eta soilik euskarazkoa atera zen aurrera.

Ander Lipusen komentario batek Antzerki Tailer bat antolatzera eraman zaitu?

Aipatu zuen ideia horretatik tiraka, aktore profesionalak edukitzeko, lehenago oinarri bat eduki behar dela uste dut, beharrezkoa da euskarazko helduen antzerki masa kritiko bat. Eta hori falta dela iruditzen zait. Behetik eta xume hasi behar da hori dena sortzen.

Karrikira jo nuen horretarako, banekielako ekintza eta ekimen ugari antolatzen zirela bertan. Harremanetan jarri gintuzten Oier Zuñiga, Zoila eta hirurok, eta brainstorming eta bilera batzuen ondoren argitu genuen gaia nondik nora joango zen. Antzerki tailerraren bidea egokiena zela iruditu zitzaigun. Leku bila hasi eta berehala topatu genuen ordu eta leku egokia. Urtarriletik ekaina arte Kondestablen, ostegunetan arratsaldeko zazpietan. Nik eramango dut tailerra, Oier eta Zoilak denborarik ez dutelako. Hala ere, aurrerago eta dena ongi badoa, oso aberasgarri ikusten dut haiek edo besteren batek laguntzea, oso interesgarria delako ikuspuntu ezberdinetako jendearekin lan egitea.

Tailerrean parte hartu nahi duenari lehenago antzerki munduan ibili izana eskatuko diozue?

Ez, ez da beharrezkoa izango. Tailerraren planteamendua zehazteko bileratan erabaki genuena zera izan zen, euskararen oinarrizko jakintza bat edukitzea. Tailer hau ongi ateratzen bada, eta gero aukera badago, zerbait  pentsatu daiteke euskara ikasten ari direnentzat.

Ez dugu metodo arraro eta zailik aplikatuko, ez Stanislavski, ez Cristina Rotaren eskolako teknikarik. Jolasteko eta ongi pasatzeko ariketekin egingo dugu dena. Hain zuzen, horrela ulertzen dudalako antzerkia, jolasaren antzeko zerbait bezala. Adibidez, antzeztu aditza ingelesez ‘to play’ da eta frantsesez ‘jouer’. Ongi pasatzea izango da helburua.

Amaitzeko gomendio musiko-literariorik?

GOR diskoetxeak 25. urteurrena ospatzeko atera duen abesti bilduma aipatuko dut. Gurasoek Arrosadia auzoko Mochuelo taberna daramate, GOR diskoetxeak bulegoak izan dituen ondoan, eta oso harreman ona izan dute beti haien artean.  Elkarri lagundu izan diogu. Gogoratzen dut ikastola garaian Gorka Urbizuri elkarrizketa bat egin niola eta guzti. Horixe beraz nire gomendioa: ‘GOR 25 URTE 25 ABESTI’ diskoa.

Antzerkigintza tailerra abian da!!

Antzerkigintza tailerra abian da!!

antzerki tailerra kartelaUrtarrilaren 14tik ekainaren 9ra, ostegunetan, helduendako Antzerki Tailerra euskaraz!!

Jaso ditugun eskakizunei erantzuna emateko eta hutsune bat zegoela ikusita, hainbat kolaboratzaileekin, helduei zuzendutako Antzerki Tailerra euskaraz martxan jarri dugu.

Parte hartu nahi? Pasa zaitez Karrikiri euskal dendatik (Xabier karrika, 4) eta eman izena! Plaza mugatuak.

Noiz: urtarrilaren 14tik ekainaren 9ra

Eguna: ostegunetan, 19etatik 21etara

Lekua: Kondestable Jauregian

Irakaslea: Jaione Urtasun

Matrikula: 60€ edo 30€ (langabetuak)