Deus baino lehen, mila esker antzerki tailer honetan parte hartu duzuen guztioi!! gogoz hasitako jarduera honek oso balorazio ona izan du Jaione Urtasun irakaslearen irudikoz.

Talde polita eta bariatua izan da eta ongi pasatu dutelaren berri izan dugu ere. Aurten lehendabiziko urtea izan da, baina jarraipena eman nahi diogu euskarazko antzerki tailer honi eta urrian itzuliko gara!!

Eta gero arte esan baino lehen, ekaineko Karrikan argitaratu genuen Iralko ikaslearen hitzak gogorarazi nahi genituen:

 Esperientziak merezi izan du?

Bai, bai, asko  ikasi  dugu.  Hasieran 18ren bat edo geunden apuntatuta, gero fijo ibili gara 12 edo 13 lagun. Oso talde ona sortu da.

Jaione oso irakasle ona izan da. Hasieran elkar ezagutzeko jolasak egiten genituen, gero arreta eta kontzentrazioa lantzekoak ere; horiek zailagoak ziren, baina modu dibertigarrian planteatuta; aurpegiak, keinuak, sentimenduak… arlo asko landu ditugu.

Adin ezberdinetako jendea elkartu gara, batzuk antzerkiarekin harreman handiarekin, beste batzuk batere  ez; kantari, eta, batez ere, dantzari onak; neskak eta mutilak, irakasleak batzuk eta beste lanbideetakoak ere. Oso oso gustura egon gara. Giroa atsegina izan da.