Asteartean Baionan egon ginen ON! Bilgunearen aurkezpenean

Asteartean Baionan egon ginen ON! Bilgunearen aurkezpenean

Sarean da euskararekin harreman zuzena duten pertsonei laguntza eta baliabideak eskaintzea xede duen on.eus ataria.

 

http://www.egun-on.eus/ Webgune honek euskararekin harreman zuzena duten pertsonei laguntza eta baliabideak eskaintzea du xede. Lau publiko hartzaileei zuzendua zaien webgune da:

1️⃣Haur euskaldunen burasoei
2️⃣Euskara ikasten ari diren helduei
3️⃣Euskaraz bizi nahi dutenei
4️⃣Interesa duten erdaldunaei

Artikuluak, aholkuak, eduki pedagogikoak, bideoak, marrazki bizidunak, bideoak eta beste hainbeste gauza topatu ditzakezu webgune honetan! Eta erran bezala, publiko bakoitzaren beharrei erantzuten dion materiala izanen da.

 

📚V. Nafarroako Liburu Azoka atzo bukatu zen eta 3. aldiz Karrikirik bere postua jarri du.

📚V. Nafarroako Liburu Azoka atzo bukatu zen eta 3. aldiz Karrikirik bere postua jarri du.

Azkeneko asteetan V. Liburu Azoka izan genuen, eta egun hauek berezi bihurtu ziren zuen laguntzari esker. Esker aunitz gerturatu zineten guztioi, eta bereziki gure Karri-lagunei: bertan egon zineten egunetan zehar, aholkuak ematen, salmentak kudeatzen eta giroa alaitzen.

Pozgarria da ikustea geroz eta gehiago animatzen zaretela gurekin postuan egotera. Urteak pasa ahala, gero eta indartsuagoa da Karrikiriren komunitatea, eta hori zuen laguntzari esker da. Elkarrekin, urtetik urtera hobetzen ari gara. Auzolanari esker.

♥Eskerrik asko berriz ere, zuen konfiantzagatik, denbora eskaintzeagatik eta gurekin ospatzeagatik.