Disko hau Alos Quartet taldearen XX. urteurrenaren ospakizun kontzertuetan zuzenean izan da grabatuta. Taldearentzat hain bereziak izan diren kontzertuen zatitxoak bildu eta “20 urte zuzenean” izenpean kaleratu dute azaroan.

Gasteizko Principal Antzokian, Donostiako Viktoria Eugenian, Tolosako Leidor Antzokian eta Bilboko Azkuna Zentroan izan ziren emanaldiak. Hortarako, Jean Phocas soinu teknikaria izan dute lagun. Laukotea osatzen duten musikariez gain (Xabier Zeberio, Francisco Herrero, Lorena Nuñez eta Ivan Carmona) laguntzaile eta kolaboratzaile anitz izan dituzte: Oreka TX, Aitor Etxebarria,
Iñigo Egia, Ivan Alzate, Gari eta Josu Zabala, Natxo de Felipe, Anton Latxa, Bixente Martinez, Gorka Hermosa eta Izaro. Taldeak 20 urtetan bizitakoak 75 minututan eta hemezortzi kantatan sartu dituzte CD batean. Bertan abesti propioak nahiz kantu herrikoiak entzun daitezke, Oi Pello Pello adibidez.

Gainera, laukotearen soinu identitate propioa galdu gabe bertsio interesgarri zein ausartak bildu dituzte bertan.

Diskoaren azala Xabier Zeberiok eta Etanowskik landu dute.

Hemen eskuragai.