Gure eskaintza:

  •   Lanaldi osoko lanpostua. Astelehenetik ostiralera.
  • 2 hilabeteko proba eta gero, luzerako kontratua.
  • Hasiera data: ekainaren erdialdean. Gizarte Segurantzan alta, soldata 14 ordainketatan eta dagozkion oporrak.

 

Bilatzen dugun profila:

Giza-taldeen dinamizazio eta motibazioan lan egiteko grina eta Karrikiritik bultzatzen diren proiektuekin sentsibilizatua egotea.

Administrazio arloan oinarria izatea gomendatzen da.

Komunikazio arloan, koordinazio eta kudeaketa lanetan eta IKT-en ezagutza eskatuko da.

 

Lanposturako baloratuko da:

  • Karrikiriko proiektua ezagutzea eta proiektuan sinistea
  • Euskal kultura ezagutzea
  • Harremanetarako, komunikaziorako eta kudeaketarako gaitasuna izatea
  • Gestiorako gaitasuna izatea
  • Taldean lan egiteko gaitasuna izatea
  • Luzera begirako konpromisoa izatea

Curriculumak hurrengo helbide elektronikora bidal daitezke: bulegoa@karrikiri.eus Apirilaren 22ra arte jasoko dira.