mintzanet2

Wikipediak dionez euskara hizkuntza “isolatua” da. Hala eta guztiz ere, milaka urte pasa dira eta bizirik jarraitzen du. Egun, mundu globala deitzen dioten horretan bizi gara. Hainbat arlotan mugak gero eta txikiagoak dira, eta aldi berean argi daukagu nor garen eta non gauden.

Txikia eta handia. Globala eta lokala. Isolamendua eta komunikazioa. Osagai hauek Mintzanetek ederki nahasten ditu. Irabazi asmorik gabeko proiektuak euskararen erabilera bultzatu nahi du. Horretarako, euskaraz dakitenak eta euskara maila hobetu nahi dutenak elkartzen ditugu. Doan eta Internet bidez. Sinplea, baina eraginkorra. Lehenbizikoek ez dute titulurik behar, bigarrenek gutxieneko maila (A2 maila altua-B1). Helburua mugak gainditzea da. Edozeinek euskaraz hitz egiteko aukera izan dezala, lotsa kentzea, soltura irabaztea…

Horretarako, laguntzaileak (bidelagunak) behar ditugu. Ekimena 2013. urtean sortu zen eta geroztik ia 1.000 lagunek hartu dute parte. Une honetan, partaideen % 80 Euskal Herrian dago, eta, % 20, berriz, atzerrian. Kideen % 57 emakumezkoak dira eta % 43 gizonezkoak. 16 urtetik 91 urtera bitarteko pertsonak ditugu.

Mintzaneten ortodoxiak ez du balio: Floridako Pedro Mari, Getxoko Joserrarekin; Canadako Manu, Bergarako Olatzekin; Arrasateko Maitere, Ollokiko Martarekin edo Donostiako Arantza, Donostiako Josebarekin. Edozein lekutatik edozein ordutan. Hizkuntza “isolatuak” lotzen ditu denak. Baina gehiago izatea gustutako litzaiguke, mugak gainditzen jarraitzeko. Animatu!

Informazio gehiago: www.mintzanet.net –en eta info@mintzanet.net -en

Maramara* taldeak kudeatzen du eta Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Donostiako Udaleko laguntza jasotzen du.

Testua Ainara Loiartek idatzi du. 217. Karrika