Badiote, haur literaturan irudiek hitzek baino garrantzi handiagoa dutela, eta liburu honek iritzi horrekin bat egiten du bete-betean.

Gauza jakina da, aiton-amonek bilobekin erakusten duten ikaragarrizko pazientzia. Neskatxa aitonaren etxera joanen da gaua berarekin pasatzera. Aitona musikazale amorratua da, nonahi musika tresnak ditu, musika ekipoa, taldeen afixak, biniloak… eta sofa eder bat. Neskak poliki-poliki etxea berenganatuko du. Hasieran, aitona bilobaren portaerarekin larritu eginen da, baina onartzea besterik ez zaio geratuko. Hortik aurrera, etxean bi nagusi egonen dira, bera eta neskatxa. Hirugarren pertsonai bat ere badago historian, etxea bera, eta barruan dauden gauzak: mahaia, aulkiak, hozkailua, sukaldeko tresneria eta abar. Eta hau guztia irudien
bidez kontatuta.

Album honek XIII. Etxepare Saria jaso du, beste argudio on bat liburua irakurtzeko.

Hemen eskuragai.