Euskal Herriko literatur mundura etengabe ari dira sortzaile berriak heltzen, eta ezin dugu ukatu ematen diren bekak eta sariak oso lagungarriak direla horretarako. Liburu honek Iparraldean ematen den “Gazteluma” saria jaso du. Txoperenak orain arte gure artetik oharkabean igaro den gaia ekarri digu: Iparraldetik Parisera neskame moduan lan egitera joandako gazteen bizimodua, hain zuzen. Bi protagonista ditugu: Parisen ikasten ari den Marie gaztea, eta bere amatxi Josefina. Bi garai eta bi bizipen, biak desberdinak baina hagitz loturik, txirikordatuta historia interesgarri bat osatuz.

Hemen eskuragai.