2008an hasi zen cOUPAGES saila, bIDEhUTSek sortua: “Sailberri honetan zazpi hazbete eta hirurogeitamar gramoko biniloan argitaratuko ditugu gustoko ditugun talde eta egitasmoak. Sail irekia izango da, non bi (edo gehiago) talde edo egilek elkartuko baitiren disko bat kaleratzeko, inolako aurre baldintzarik gabe, honakoan bezala, bakoitzak kantu bat emanez, nahastuz, bertsionatuz…esan bezala saila irekia izanen da”.

Oraingoan, Anari eta Thalia Zedek estatubatuarra elkartu dira. Lehenengo eszenatokian izan zen, eta orain biniloan. Bi kanta elkarbanatu dituzte: Thaliak Anariren “hARRIAK” (“sTONES”) bereganatu du, eta azkoitiarrak aldiz amerikarraren “LADDER” (“zULOA iRTEERA zEN”) kantaren bertsioa egin du.

Bonberenean grabatu zuten udazkenean, elkarrekin egin zuten biraren erdian.